- Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute gaur museoko Laborategian. Azaroaren 29tik otsailaren 23ra arte egongo da zabalik, doako sarrerarekin.
- Erakusketa fisikoaz gainera, Euskaltzaindiaren webgunean ere badago Euskara ibiltaria ezagutzeko aukera, hain zuzen, HEMEN klikatuz
- Susana Soto (San Telmo Museoa): "Erakusketa bizia da, bisitaria aktiboa izatera bultzatzen du eta bilakaera bat izan du sortu zenetik".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Erakusketa honen helburua bikoitza da. Batetik, dialektologia mailan Akademiak egiten duen lana guztion eskura jartzea eta, bestetik, herriaren ahotik jaso dugun euskara herriari berari itzularaztea, euskararen aniztasuna ezagutu dezan”.
- Ibon Urgoiti (Laboral Kutxa): “Euskaltzaindiak arduraz eta gogoz egindako lan akademiko eskergak zentzua eman dio altxor handi honi, jasotako informazio guztia Euskararen Herri Hizkeren Atlasarenlehen hamar liburukietan antolatuta. Laboral Kutxa ondoan izan du Euskaltzaindiak bide honetan, Euskal Herriko ondare garrantzitsu hau jasotzeko garrantziarekin bat dator eta”.
Argazki nagusian: Mª Jesus Etxaniz (Laboral Kutxa); Ibon Urgoiti (Laborak Kutxa); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Susana Soto (San Telmo Museoko zuzendaria); Agurtzane Garay (San Telmo Museoko teknikaria); Xarles Videgain (euskaltzain osoa)
Irakurri gehiago: ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa interaktiboak euskararen aldakortasuna erakutsiko du Donostiako San...
- Ehun urtez euskal kulturaren alde eginiko lana aitortu nahi diote sari honekin.
- Iruñeko Gaztelu plazako kioskoan jasoko du Euskaltzaindiak golardoa, abenduaren 3an, Nafarroaren egunean.
- Orain dela 20 urte ezarri zuen sari hau Orreaga Fundazioak, eta 2018an Eusko Ikaskuntzari egokitu zitzaion (irudian).
- Pasa den ostiralean, Bilboko Koral Elkarteak Ohorezko Bazkide izendatu zuen Euskaltzaindia.
- Sociedad Bilbainan izan zen ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bihotzez eskertu zuen Bilboko abesbatzak eginiko aitortza: “Pozez eta esker onez hartzen dugu gorazarre hau, eta bide batez berrestu nahi dut zuekin dugun konpromisoa, hots, euskararen aitzinatzea musikaren bitartez”.
- Bilboko Koral Elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana areagotu egin da azken urteotan, eta horren emaitza da Mende berria kantuz ikuskizun ederra, non euskal kantu ezagunak modu zoragarri eta harrigarrian interpretatzen diren.
- Abenduaren 2an jasoko du, Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuren aretoan (11:00etan).
- Nafarroaren Egunaren karietara antolatutako ekitaldi-programaren barruan eginen da sari-ematea, eta Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartuko dute.
- Ehun urtez euskararen alde eginiko lana aitortu nahi izan diote Euskararen Akademiari.
- Azaroak 14 eta 15 (Bilboko Merkataritza Ganberan).
- 34 hizlarik parte hartuko dute XXIV. Jagon Jardunaldian. Helburu bikoitza du egitasmoak:
Batetik, arlo sozioekonomikoak euskararen biziberritze prozesuan duen funtzioaz jardun; eta, bestetik, euskarak arlo sozioekonomikoan dituen etorkizuneko erronkei buruz hausnartu. - Egitarau osoa HEMEN
- Streaming bidez jarraitzeko:
https://youtu.be/YyTFM5x3x5I
Obrak mintzo: ekitaldi ofizialak, lankidetza hitzarmenak, jardunaldi akademikoak (10), egitasmo artistiko-kulturalak (7), erakusketa tematikoak (2), argitalpen akademikoak (8), dokumental bat, komikia, webgune berritua... EKIN eta JARRAI!
- Paz de Ziganda helduen koroak, Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak eta Lauko Quartet musika taldeak azken 50 urteotako euskal kantu ezagunak interpretatuko dituzte larunbateko emanaldian, tartean, Sarri, sarri, Aitarik ez dut, Aitormena, Azken dantza, Lau teilatu edo Euritan dantzan.
- 20:00etan hasiko da kontzertua, Burlatako Kultur Etxean, eta sarrerak esteka honetan eskura daitezke (3 euro aurretiaz erosiz gero; 5 euro leihatilan): https://labur.eus/0pg3W
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUren Urrezko Domina eman dio Euskaltzaindiari, “urtez urte euskara arautu eta modernizatzeko egindako lanagatik”.
- Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea): “Euskaltzaindia eta Unibertsitatea bi erakunde desberdin dira, baina esan dezakegu bi-biak eskutik helduta ibili direla azken mende erdian".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "1918-1919 urte bitartean sorturiko Akademiak, egun euskararentzako erakunde aholku emaile ofiziala denak, historian zehar zin-zinezko komunitate zientifiko eta akademikoa ondu du, eta bere egitekoa gizartearen zerbitzuan jarri du".
- Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak.
- Sagrario Alemanek mendeurrenaren helburu nagusiak lortu direla azpimarratu du: "Gizarte eragile publiko eta pribatuekin eginiko elkarlana nabarmendu nahi nuke, eta, horrezaz gain, etorkizunari begira jarri garela, atzera begira bainoago".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindia sortu zen euskarari zerbitzua emateko eta bokazio horrekin jarraituko du etorkizunean ere".
Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua
Babesleak
Hedabide laguntzaileak
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus