Hemeretzi hizlarik parte hartuko dute Euskaltzaindiak bihar (egun osoa) eta etzi (egun erdia)Iruñean antolatuko duen nazioarteko biltzarrean (Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi- XXIII. Jagon jardunaldia). Baionako kolokioaren eta Arantzazuko nazioarteko biltzarraren ostean, mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak antolatzen duen hirugarren jardunaldi akademikoa da Baluartekoa. Hizkuntza gutxiagotuei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da Iruñean.
Nazioarteko adituen artean, besteak beste, ondokoek parte hartuko dute: Cor van der Meer (Frisieraren Akademia), Elena Chiocchetti (Institute for Applied Linguistics), Jean-Guy Talamoni (Korsikako Parlamentuko presidentea), Henrique Monteagudo (Galizieraren Errege Akademia), Joan Argenter (Institut d’Estudis Catalans), edo Sixto Molina (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren idazkari eragilea).
Argitalpen digitalizatuak, gizartearen eskura
Betidanik izan duen zerbitzu bokazioari eutsiz, Euskaltzaindiak Jagon saileko Sustapen batzordearen lana bizkortu nahi du, arlo horretan egin dituen ekarpenak Iruñean agertuz. Honela, Euskaltzaindiaren Adierazpenak (1976-2018) eta Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskarazargitaraldi berri eta elektronikoak aurkeztuko ditu jendaurrean.
Horrez gain, ostiraleanhizkuntza gutxiagotuen arloan lan egiten duten hainbat akademiaren arteko elkarlana sustatzeko lehen pausoa emango da, eta aipatutako akademien elkargunea sortuko da, aurrerantzean, kezka komunak lantzeko helburuz.
Jardunaldiabikoitza zuzenean eskainiko da, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian:
-Biharko jardunaldia, hemen: https://www.youtube.com/watch?v=dDzyznlifpk
-Ostiralekoa, hemen: https://www.youtube.com/watch?v=q92lWohgxLk