Bilboko Udalaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin antolatuko da 'Astelehen-Astearte Buruzuriak' kontzertu akustikoen ziklo bikoitza. Donostiakoak Luis Villasante Ikergunean eskainiko dira (Tolare baserria/ Almortza bidea, 6); eta Bilbokoak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), bat izan ezik, hain zuzen BIRA espazioan egingo dena (Erronda kalea, 2).
Bilboko kontzertuak astelehenetan egingo dira, 19:30etatik aurrera, eta Donostiakoak astearteetan, ordu berean (18:30ean irekiko dira leihatilak -laguntza: 5 euro-).
Bilboko kontzertu guztiak streaming bidez eskainiko dira, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian; Bilbokoez gain, Paulinek eta Juliettek Donostian emango dutena ere eskainiko da.
EGITARAUA:
Astelehen Buruzuriak (Bilbo/ Plaza Barria, 15): Amorante (urriak 15); MICE (urriak 22); Petti (urriak 29); Zuriñe eta Fran –Hesian- (azaroak 5); Mikel Urdangarin (azaroak 12); Nizuri Tazuneri (azaroak 19, BIRA espazioan –Ronda, 2-).
Astearte Buruzuriak (Donostia/ Tolare baserria - Almortza bidea, 6): Amorante (urriak 16); MICE (urriak 23); Pauline eta Juliett (urriak 30); Zuriñe eta Fran –Hesian- (azaroak 6).