Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuri
1 adj. Elurraren edo esnearen kolorekoa. Ik. arropa zuri; ohe zuri. Elurra baino zuriagoa. Hortz zuri haiek dir-dir egiten zidaten. Ehun behor zuri. Lau arrasto beltz lirain paper zurian. Zapi zuri-zuriak. Galtzak zuri eta gerrikoa gorri. Zer usaindu ote du txakur zuri-nabarrak. || Beltz guztiak ez dira ikatzak, ez zuri guztiak irinak. || (Adizlagun gisa). Zuri-zuri jarri zaio aurpegia (Ik. zuri-zuria).
2 adj. Kidekoak baino kolore argiagoa duena. Ardo zuria. O, aingeruen ogi zuri ederra!
3 adj./iz. Azala zuria-edo duen giza arrazakoa. Mendea bukatu aurretik Texasen epaitu zituzten bi gizon zuri, gizon beltz bat hil zutelako. Zuriek soilik osaturiko gobernu bat.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, faltsua, losintxaria. Ik. lausengari; zurikatzaile;  + koipetsu 3; zuri 4; labain 4; balakatzaile; balakari; elezuri. Euskaldunak zirelako, zuri faltsu ez zirelako. Mikel ogipeko zuri gezurti bat zen.
5 adj. Lausenguzkoa, zurikeriazkoa. Ik. labain 3; koipetsu 4. Hizketa zuriak eta gezur beltzak. Ele tetele zuriak.
6 adj./iz. Erregetiarra edo apaiztiarra dena. Bozkatu aitzinean, anitz egunez, aitak semeen kontra, semeak aiten kontra, zuriak beltzen edo gorrien, eta azken hauek zurien kontra ikusi dira. Espainiako gorriek elizak erre dituztela? zuriek Espainiako Eliza galaraziko dute.
7 (Hainbat testuingurutan, beltz-en aurrez aurre). Zuri eta beltz ikusten nuen zuzentasun eta bidegabekeria hitzen erabateko balioa. Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... kontrakotasun kasik erabatekoa. Gauza askotan iruditzen zait zuria eta beltza direla gure bizitzak. Nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten. Harro-harro esaten zuen lau gobernuri zuriak eta beltzak entzunarazi zizkiela ordurako.
8 iz. Kolore zuria, beste koloreen nahasturaz sortzen dena.
9 iz. Zerbaiten zati zuria. Begiko zuria.
10 iz. Zurikoa, antzinako zenbait txanponen izena. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
11 iz. mus. Biribilaren erdia balio duen musika-nota. Zuriak bi beltzen balioa du.

Esaera zaharrak

Abendu zuri, ez ardi eta ez axuri. Ikazkinarekin beltz, errotazainarekin zuri. Okin berriak, bahea zuri. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua. Zuri guztiak ez dira irin.

Aztergaia: zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zuri Musika (“Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea”, “Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: DO, RE, MI, FA, SOL, LA / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”), etab.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zuri: HiztEn, LurE // Euskalterm: zuri (blanca), zuri-konpas / zuriko konpas (compás de blanca), zuri-isilune / zuriko isilune (silencio de blanca).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

zuri: EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): blanca; fr (DLLF): blanche; en (Collins): minim; it (S. Carbonell): minima; de (Langenscheidts): halbe Note.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

makal, zurzuri; nerbio, kirio, zainzuri.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: zuri-beltza, zuri-gorria, zuri-urdina.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, musikako hau ere kontuan izan beharko da (“iz. Biribilaren erdia balio duen musika-nota”).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adlag. Zuri-zuri hitz egin zion" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: zuri 1 izond.: zuri-beltza, zuri-gorria, zuri-urdina. 2 iz. Mus. ‘Biribilaren erdia balio duen musika-nota’.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.