Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zerbait bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zerbait
1 izord. Gauzaren bat. (Ezezkoak ez diren perpausetan erabiltzen da, mugagabean). Ik. ezer; zer edo zer. Ni, zerbait baldin banintzen, Euskal Herriko seme nintzen. Ekarri edateko zerbait. Badira hark goratu zuen zerbait begi onez ikusten ez dutenak ere. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera. Horrelako zerbait. Pizkunde antzeko zerbait, nik ez dut ikusten. Gainerako seme-alabei zerbait, ez gehiegi, ematen zaiela. Zerbait hobe da beti, hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. Euskal hitzen zentzuaz eta jatorriaz ere zerbait baino gehiago ikas daiteke liburu hau irakurtzean. || Europak, literaturan, beheraldia du, hala iruditzen zait behintzat; zerbaitengatik izango da. Bera baino goragoko zerbaiten alde. Beste zerbaitetan egingo du behaztopa usuenik. Gipuzkera antzeko zerbaitetan idatzia. Zerbaiti herri usaina dariola, eta, besterik gabe, kontra egin beharra. || Urteak ditut eta asko; urte horietan zerbait-zerbait ikusi dut, eta, asko ikusiz gero, arretaz dabilenak ikasi egiten du.
2 izord. (Ezezko perpausetan). Ordutik zerbait ez ote da aldatu Euskal Herri fededuna? Ahoko atseginagatik soilik zerbait ez jatea. Lana egiten duen kristauak zerbait ez al du merezi?
3 izord. (Izenondo baten ezkerrean, izenondoa mugagabean doala edo -rik atzizkia hartzen duela). Zerbait goxo partekatzeko duenak. Egileagan beragan zerbait maitagarri idoro ez balute. Zerbait handiren aiduru. Zerbait berrirekin agertu zaigu Oskilaso. Bada hemen zerbait harrigarri eta bitxirik. Erradazu zerbait berririk. Zerbait onik baldin baduzu. Ea zuk zerbait hoberik ematen didazun. || (Izenondoak artikulua hartzen duela). Soinean zerbait gorria eramateko eskatu diete.
4 adb. Nahikoa; asko. Ipar Ameriketako zinemaz zerbait dakitenek (...). Buruko ile bakanak urdin, hortzoiak hutsak: ezagun du zerbait ikusia dela munduan. Erreinuko handizki, aberats eta zerbait zezaketen guztiak hemen sartu izan ziren, beren buruak gorde nahiz. Gain hauetan egunak luze eta bortitz dituk gero... zerbait dakiena mintzo zaik. Zerbait kosta zitzaien hara heltzea.
5 adb. Apur bat. Jakob zerbait bizkortu zenean. Beldurrak atzeratzen ditu zerbait bide gaiztotik. XX. mendeko kristaua, batez ere zerbait ikasia bada, gaur ezin kontenta daiteke haur denboran ikasitako kristau dotrinarekin.
6 -en bat. (Izen bati dagokiola). Zerbait erremedio. Gurasoek eskugain zerbait bazuten. Ustekabeko zerbait gaitz gertatzen zaizunean. Baduketela naturaz goragoko zerbait indar, Jainkoak eman ez diena. Zerbait lani lotzea. Erasia zerbait norbaiti egin behar badiozu.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Dohain emana zerbait hoberen eske dago.

Aztergaia: zerbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zerbait 4 eta zerbait 5 adierak erabat ezabatzekoak dira, bietako informazioa zerbait izan azpisarreran jasotzea proposatu baita. (2021-11-23)

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zerbait 6 Kendu oharra eta gehitu adibideak. (2021-11-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.