Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza su bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

su
1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko.
2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. || Bakoitzak bere opilari su.
3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua; sukaldean jakiak berotzeko edo prestatzeko erabiltzen den tresnak dituen bero iturrietako bakoitza. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du.
4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.
5 iz. Su arma baten tiroa edo tiro multzoa. Gaua han iragan nuen, ez baitzen ateratzerik, kanoi suarekin. Gure gizon bihoztunak bi suen artean zeuden.
6 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.
7 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

Esaera zaharrak

Abar su, laster su. Amukozko buztana duena, suaren beldur. Buztana lastozkoa duena, suaren beldur. Etxeko sua etxeko hautsaz estal. Nolako egurra, halako sua. Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik. Surik ez den lekuan kerik ez.

Aztergaia: su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

su izenaren leku-denborazko kasuetako agerraldiak jaso dira hemen, eta, adieraren arabera, hiru multzotan banatu: a) su, nolabait esan, fisikoari dagozkionak (adib. "eltzea suan/sutan/surtan jarriz berotu") 197 dira (mugatu sg. 137: B 8, G 25, IE 104; mugagabeak 25: B 8, G 13, IE 2, EB 2; -r-dunak 35: B 8, G 20, IE 2, EB 2); a1) suan 53 dira: B 3 (Añ); G 14 (Mb IArg I 8, It Fab, Arr May, Inza Azalp, Ir YKBiz); IE 36 (Lç 2, EZ 3, Ax, O Pr, SP Phil, Gç 4, Hb Esk, Dv LEd, Dv Dial, Dv Lab, Hb Egia 4, ECocin 4, Jnn SBi, CatJauf, JE Bur, Barb Leg, Ox 3, Zerb, Mde Po,Zerb, Larz Iru); sura 29: G 11 (Mb IArg I, JanEd I, Inza Azalp 3, Ir YKBiz 4); IE 18 (Lç 10, EZ Man I, Ax 5, Elzb Po); sutik 55: B 5 (Añ GGero); IE 48 (Lç, EZ, Harb, Ax, SP Imit, Ch, Monho, Dh, Hb Egia, Dv Lab, ECocin, Barb Sup,Iratz); Zu 2 (Tt Onsa, Arch Fab); a2) sutan 25: B 8 (Mg PAb, JJMg BasEsc, fB Ic III,Ur Dial, AB AmaE, Azc PB); G 13 (Lard, Xe, Sor Bar, Urruz Zer, Inza Azalp, JMB ELG, Anab Poli, Zait Plat, Ibiñ Virgil, Azurm HitzB, Berron Kijote); IE 2 (Gç); EB 2 (Arti Ipuin); a3) surtan 16: B 3 ager. (Añ LoraS, Astar II, AB AmaE); G 11 (Gco I, AA III,It Dial, It Fab, Bil, Xe, Ugalde Iltz, Ibiñ Virgil); EB 2 (MEIG); surtara 18: B 5 (Añ LoraS, Añ GGero); G 8 (Mg CC, AA II,AA III, Arr May, Bv AsL, Alz Ram, Zait Plat); IE 2 (EZ Man I, Mde Pr); EB 3 (MEIG); surtatik 1, G (Bv AsL); b) 'suak harturik, erretzen, garretan' adierako adizlagunak 232 dira: suan 28: B 3 (Añ GGero); G 3 (Lard, Arr May, eta maite-suan 1: Gazt MusIx); IE 22 (Lç, Ax, SP Imit, Gç, ES, Ch, Dh, Gy, Hb Egia, JE, Barb Leg, Zerb Azk); sutan 185: B 26 (Añ EL2, Mg PAb, Mg CO,JJMg BasEsc, fB Olg, Azc PB, Ag AL; eta maitasun-sutan 2: Enb; urre-sutan 1: Laux AB); G 60 (Mb IArg I, JanEd I, Lard, Aran SIgn, Bv AsL, A Ardi, Ag G, ArgiDL, Inza Azalp, Jaukol Biozk, Or Mi, Ir YKBiz, JMB ELG, SMitx Aranz, NEtx, Or, Munita, Anab Poli, Uzt Sas, Zait Plat, Anab Aprika, Gazt MusIx, Salav, Ibiñ Virgil, Lab SuEm, Azurm HitzB, Berron Kijote; eta maite-sutan 1: Ibiñ Virgil); IE 86 (Gç, Lg I, Lg II, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Hb, Dv Lab, Laph, Zby, Elsb Fram, Jnn SBi 7, CatJauf, Barb Sup, Ox, Iratz 21, Lf Murtuts, StPierre, Mde, Zerb Azk, JEtchep, Ardoy SFran, Mattin; eta egar-sutan 1: Mde Pr; zorion-sutan 1: Iratz); Zu 1 (Tt Onsa); EB 12 (MEIG, Mde HaurB, Arti MaldanB); surtan 19: B 2 (Añ LoraS, AB AmaE); G 14 (Ub, VMg, Aran SIgn, Tx B II,Zait Sof,Zait Plat, Ibiñ Virgil); IE 2 (EZ Man II,Volt); EB 1 (MEIG); c) 'haserre bizian, sumindurik' adierako adizlagunak 27 dira: suan 1, G (Cb Eg III); sutan 25: B 2 (Bilbao IpuiB eta gorroto sutan 1: Eguzk GizAuz); G 7 (Or SCruz, Alz Ram, Alz Burr, TAg Uzt, NEtx LBB, Berron Kijote); IE 16 (Dv LEd, Zby, Jnn SBi 9, JE Bur, Barb Sup, Ox, Zerb IxtS, Lf Murtuts); surtan 1G (Ugalde Iltz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) su fisikoari dagozkionak: suan 9: G 3 (J. Iturria, J.M. Barandiaran); IE 2 (L. Dassance, Nere lehen katichima); EB-EgAs 4 (J. Aizpurua Sarasola, P. Lizarralde, P. Zabaleta; A. Murua); sutan 24: B 2 (J. Artaraz, S. Onaindia); G 7 (F. Urkia, Azkue, E. Olabide, E. Mujika, J.M. Barandiaran, L. Dorronsoro); IE 1 (J. Casenave Harigile); EB 14 (Oihenart Taldea, Fisika, X. Mendiguren Bereziartu, J.M. Arrieta, J.L. Egireun Totorica, X. Galarreta, Itun Berria, J.I. Lasa, X. Etxaniz, Irakasleen Elkartea, Hemen); surtan 1, G (J. Garmendia Larrañaga); surtara 5: G 3 (I. Albisu, Ibiltari, Ayalde); EB 2 (Kristau Ikasbidea, J. Etxaide); b) 'suak harturik, erretzen, garretan' adierako adizlagunak 51 dira: suan 1, IE (P. Larzabal); sutan 42: B 5 (J. Zubikarai, S. Onaindia, L. Baraiazarra); G 13 (F. Urkia, J.M. Barandiaran, I. Zaitegi, B. Latiegi, S. Onaindia, R. Murua, I. Atxukarro, K. Zubizarreta, L. Dorronsoro); IE 5 (J. Etchepare, A. Zarranz Bermejo, D. Landart, Herria; J.L. Davant); EB 19 (F. Juaristi, X. Mendiguren Bereziartu, E. Kortadi, J. Setien, HABE, Erdiko zikloko euskararen..., B. Otaegi, J.M. Zunzunegi, F. Pelaez Arregi, J. Zabaleta, X. Monasterio, M. Altuna, Kirkil, J.L. Lekunberri, E. Xabier, X. Euskitze); surtan 8: G 5 (I. Albisu, I. Zaitegi, E. Olabide, J. Garmendia Larrañaga); EB 2 (J.M. Sarasola, J.A. Arrieta); EgAs 1 (M. Lekuona); c) 'haserre bizian, sumindurik' adierako adizlagunak 11 dira, sutan formakoak: G 2 (T. Alzaga, L. Akesolo); IE 1 (J. Mirande); EB-EgAs 8 (E. Arrizabalaga, A. Lertxundi, I. Mendiguren, L. Izagirre, J.M. Suraso, Hemen; Egin; eta haserre sutan 1: J.M. Suraso).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suan: DFrec 1; sutan: AB38 1 (eta sutan egon 1; sutan erre 1; sutan goritu 1; sutan ipini 1), HiztEn-LurE; sutara bota: Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:suan 1 infernuko suan. 2 Ipar. eta Naf.: behar dela artoa suan erre,suak hartu, su(-)arma, su eman, su eta gar, su-eten, su hartu, suko Ipar. eta Naf., su-lama, su(-)leize, sura Ipar. eta Naf., su(r)tako Heg.,su(r)tan Heg.: urrea su(r)tan garbiago egiten da,su(r)tara Heg.: su(r)tara bota papera, su(r)tatik Heg., sutik Ipar. eta Naf., sutan 1 'suak harturik': basoa sutan dago. 2 'haserre bizian': sutan jarri zen gure gizona.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: beheko su, suak, su-argi, su baxu, su egin, su-egur, su-emaile, su eta fu,su eta ke, su-gorrina, su-hauts, su-itzalgailu, su-itzaltze, su-ontzi, sutako egur, suzko arma, suzko errobera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

su eman; su hartu, suak hartu; suan / surtan (eta sura/surtara, sutik/surtatik), sutan, su-arma, su-eten, su-leize, su eta gar

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

erabilerok proposatzen ditu batzordeak: a) su fisikoari dagozkionetan bitasuna onartzen da: "eltzea surtan (nahiz suan) jarri"; "ikatza surtara (nahiz sura) bota"; "eltzea surtatik (nahiz sutik) atera"; b) sutan forma dagokie beste adieretakoei ("sutan ageri zen mendi osoa"; "sutan jarri zen Pello, berri hura entzutean").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Bizkaian bederen bereiztu egiten da sutan 'haserre' eta surtan 'suaren gainean, su-barruan'" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Lurralde hitza ere eztabaidarako utzi zen, 'tierra' hitzaren ordain gisa. Suaren Lurraldea gordetzea proposatzen da. Hori omen da, bere urrian, testuetan dabilena. Suaren ala suzko behar ote duen ere galdegin da. Satrustegi jaunak dio dudarik ez dela "del fuego" dela. Horrenbestez, Suaren lurraldea onartzen da. Horrek esan nahi du lurralde hitzarentzat ere adiera hori onartzen dela'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.