Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sinetsi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sinetsi, sinets, sinesten
1 du ad. Frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotzat hartu. Behar du kristau dotrina sinetsi eta praktikatu. Gezurrak sinetsi. Sinesten dut bekatuen barkamena. Sinesten dituzu egia hauek? Ezin sinetsi zuten beren zoriona. Ez zuten sinesten arimarik eta aingerurik badela. Hori egin dezakedala sinesten duzue? Herria bereganatuko zuela sinetsi, eta herria oso-osorik etsai bihurtu. Ez zuen sinetsi nahi azaltzen niona. Sinesten ere gaitz da aurten pasatu dena. Nahitaez sinetsi behar diren misterioak. Ezin sinetsia da norbaitek, fede onean, uka dezakeela hori. Ezin sinetsizko irrika sartu zitzaion ezpatariak ikusteko.
2 du ad. Zerbaitetan edo norbaitengan sinesmena edo fedea izan; zerbaiti sineste eman. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Jainkoagan sinetsi. Eta askok sinetsi zuten harengan. Jainko bat eta bakarrean ala anitz jainkotan sinesten zuten? Aztikerietan sinesten duenak. Badakizu ez dela gauza horietan sinetsi behar.
3 du/dio ad. Norbaitek esaten duena egiatzat hartu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Nori sinetsi?, neure buruari, jakina. Esan dizuet, baina ez didazue sinesten. Saltzaile gaiztoari sinetsi egin zion.
4 du ad. Sinesmena izan. Sinesten duena eta bataiatzen dena salbatuko da.
5 du ad. Ipar. Obeditu.
[Oharra: sinetsi, Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean (emakumea, sinets iezadazu), eta Iparraldean, du aditza (emakumea, sinets nazazu)].

Esaera zaharrak

Gezurtiak zer du merezi?: egia esatean, ez sinetsi.

Aztergaia: sinetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sinetsi, sinets, sinesten. du ad.: Jainkoagan sinetsi; gezurrak sinetsi; emakumea, sinets iezadazu(Heg.) / emakumea, sinets nazazu (Ipar.).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sinetsi, sinets, sinesten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  sinestu/sinistu aldakiei h. sinetsi erantsi beharko litzaieke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): onartu egin da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.