Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza paralinpiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

paralinpiko
1 adj. Paralinpiarra, paralinpiar jokoei dagokiena. Su paralinpikoa piztuta dago dagoeneko.
2 adj./iz. Kirolariez mintzatuz, paralinpiarra. Joseba Larrinaga atleta paralinpikoa.

Aztergaia: paralinpiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): paralinpiko 39: Consumer (“Atlantan, berriz, antolamendu eskasaren ospea eman bazitzaion ere, kirol paralinpikoetan denak eta bi eman zituzten”), EiTB 38 (adib.: “Helburu bezala iraileko Joko Paralinpikoak ditu begi artean eta batez ere domina bat lortzea bere kirol-ibilbidea borobiltzeko”); paralinpiar 93: Berria 86 (adib.: “Hori da Paralinpiar Jokoen leloa, eta lelo hori gauzatzen saiatuko dira kirolari guztiak, lau urteotako ametsak gorpuzten”), EiTB 7 (adib.: “Paralinpiar Jokoak: Jon Santacanak urrea lortu du jaitsieran”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: paralinpiko 1, Patxi Iturritegi (“Ia bi metroko kankailua, Sydneyko paralinpikoa bera, barra finkoan eta zaldi arkudunean zerbait irabazitakoa gainera, brontzezko domina edo diplomaren bat, horretaz ez zen ondo gogoratzen”); paralinpiar 67, Berria (adib.: “Gaur amaituko dira Atenasko Paralinpiar Jokoak; euskal kirolariek maila bikaina eman dute, eta 11 domina eskuratu dituzte”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Paralinpiar Jokoak, -ak (Paraolinpiar Jokoak*, Joko Paralinpikoak*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es paralímpico / fr paralympique: Elhuyar: (Dep.) paralinpiko / Nolaerran: - / Zehazki: 1 Olinpiada Bereziei dagokien; 2 (atleta) Olinpiada Berezietako atleta / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf lantaldeak paralinpiar forma aztertzean, eta proposatzean, (2008-12-09) esana: “Gaur paralinpi- -o- gabeak erabiltzen dira (hala da erdal forma nagusia, eta ofiziala; cf. International Paralympic Committee, etab.); eta, erdal formak kalkatuz, paralinpiar eratu eta hedatu da euskaraz, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari (osaerak osaera, erabili egiten delako)”. Olinpiar eta olinpiko, biak arauak dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

Onartzekoa da proposatutako paralinpiar formarekin batera. Olinpiar eta olinpiko, biak dira arauak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.