Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ongi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ongi
1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Haurrek oso ongi pasatuko dute. Soldadu ongi hezien antzera. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi deritzat, erabat harturik behintzat, erabaki zutenari. Ongi bazaude Jainkoarekin, errazkiago pairatuko duzu garaitua izatea. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. Ongiegi ohituak gauzka.
2 adb. adkor. Oso; ederki. Behar dira hartu ongi berdeak eta ongi gogorrak. Horrek baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Merezi zuen, eta ongi merezi ere, berriro argitaratua izatea. Ez dela huts hori oharkabez egin, ongi jakinaren gainean baizik. Aberez ongi jantziak daude hemengo mendiak. Bizkarra ongi berotzea merezi du horrelakoak. || Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.
3 iz. Moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaz gaizkia garaitu behar da. Ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Ongiaren ideia. Ongian finkatzeko eta aitzinatzeko. Ongian sinesten duten guztiak.
4 iz. Ona. Euskararen ongia eta hobekuntza nahi zituen.
5 iz. hezk. Ikasketetan, oso ongi eta nahikoaren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila ongi gainditu dela adierazten duena. Azterketan ongi bat atera dut.

Esaera zaharrak

Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.