Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza neurri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

neurri
1 iz. Neurtzearen emaitza. Ik. izari; tamaina. Harresiaren neurriak. Zer neurritako oinetakoak erabiltzen dituen. Orain hartu behar genituzke haren luze-laburraren neurri zehatzak.
2 iz. Maila, gradua. Gure ezjakinaren neurria oparoegia da. Bi euskaldunek ez dituzte beti gauza berberak neurri berean maite. Bizitzaren neurrikoa izan du heriotza. Hobe dugu, inoren markak hausten saiatu gabe, besteren mailan eta neurrian geure burua gorde.
3 iz. Luzerak, azalerak, bolumenak edo kopuruak neurtzeko unitatea. Legoa bide neurri bat zen. Denbora neurri izenetan.
4 iz. Zerbaiten balioa zehazteko irizpidea. Neurri doia darabil, nori berea ematen. Hitzaren antzinatasuna eta hedadura hartzen baditugu neurri. Jakite gaietan ez da neurri bat baizik, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora.
5 iz. Zerbait neurtzeko erabiltzen den neurri jakineko ontzia. Hiru neurri irinetan nahasia. Ardoa makala dagoela, neurri laburra ematen zaiela, lapurrak garela. Neurria mukuru bete. Egiten du bekatu neurri edo pisuan zerbait kentzen duenak.
6 iz. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Ik. bere neurritik atera. Guztiak du bere neurria. Jaunak gauza guztiei ipini diela beren neurria. Janean eta edanean neurri ona eta modu ona gorde. Azaltzen zuen, ez luze eta ez labur, neurri onean. Neurria igaro. Neurri gabe edaten duenak. Jainkoaren edertasun neurri eta mugarik ez duena (Ik. neurrigabe).
7 iz. Gehiegikeriarik eza; gehiegikerietatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. Ik. neurritasun. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.
8 iz. Neurtitzak izan behar dituen silaba klase eta zenbatekoa. Lizardi bera ere hizkera eta neurri herrikoiagoen atzetik zebilen azken aldera.
9 iz. Helburu bat lortzeko hartzen den aritzeko modua. Arima sendatzeko neurriak dira horiek. Lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko legea. Argi gelditu da salbuespenezko neurriek ondorio konponezinak dituztela. Kongresuak onartutako neurri bat atzera bota du gobernuak.
10 iz. mus. Doinu batean, hainbat zati berdinetan eginiko banaketa, erritmoarentzat oinarri gertatzen dena. Ik. konpas 2. Oso berezia dute neurria gure kantek. Bertsoak berezko du neurria.
Ohiko lexiak

Aztergaia: neurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

neurri; eta azalera neurri; bolumen neurri; edukiera neurri; luzera neurri; magnitude baten neurri; nekazal neurri, laborantz neurri.

Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. konpas.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: neurria hartu, neurrian, neurriko, neurrira,neurriz, neurriz gain, neurriz gaineko, neurriz gorako .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adiera zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere, eta konpas sinonimoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "izari ere" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrerak hamaikatxo izan daitezke eta, agidanez, horietako batzuk barneratzea egoki gerta daiteke (besteak beste, neurrian; neurriz; neurri handi batean; neurria hartu; neurriz gora egin; neurriz gorako/gaineko...)'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): 'hurrengo itzulirako uztea proposatu eta erabaki da'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: neurri 1 iz. 2 iz. Mus. Sin. konpas. Eta AS gisa: neurria hartu: lanari neurria hartu, neurrian adlag., neurriko izlag.: (bere) neurriko galtzak egin zizkioten. neurrira adlag.: neurrira egindako soinekoa; neurrira ekarri. neurriz adlag.: aski moduz eta neurriz mintzatu ginen. neurriz gain, neurriz gaineko, neurriz gorako

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.