Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza maniobra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

maniobra
1 iz. Helburu bat lortzeko, eta bereziki makina edo ibilgailu bat gidatzeko, gauzatzen diren ekintzen multzoa. Orbela biltzen ari zen furgoneta batek maniobra bat egiteko atzera egin, eta oinezko bat harrapatu zuen. Errepideetan egiten den maniobrarik arriskutsuena da aurreratzea. Castrok eta Oriok ia-ia parean egin zuten maniobra. Floridako trenbide-pasagunera joaten nintzen paseoan, trenen irteerak eta makinen maniobrak ikustera.
2 iz. pl. Maniobra militarrak. Espainiako Armadako hegazkinek maniobrak egin zituzten Nafarroan duela hilabete inguru.

Aztergaia: maniobra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

maniobra 2, Sor Gabon ("Probintziyan ez da gero ni bezelako gizonik maniobretan", "Itxasuan gutxik eramango nau maniobretan!"); maliobra 2, Arti Tobera ("Maliobrak edo? Maliobrak! Edo inbasio baten bildur al da?"); manobra Herr 13-10-1960 ("Soldado aleman tropa batzu Frantzialat jitekoak dira manobren egiterat"); manübra Herr 12-10-1967 ("Soldaduek heben gainti egin dütien manübrak edo hobeki erraiteko gerla mustraka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

maniobra (eta maniobra zona, maniobra-fondo) 38: L. Etxeberria ("Eta Ekialde Hurbiletik, Europa erabat marjinaturik dago gaur egun, petroliosaltzaileen maniobrei so ezinbestean"); A. Berasategi ("Inor ez zen konturatu maniobra haiez"), Arrantzaria ("XIX. mendeko goletak bi edo hiru mastadun belauntzi ederrak ziren, oso azkar eta gogorrak, maniobra errazekoak"), F. Juaristi ("Azkenean bere soldaduek hil zuten Namibian maniobra militar batzutan"), I. Urbieta ("aldare aurrean zuriz jantzita dagoen gizon arraroak maniobra arraroagoak egin ditu"), D. Urbistondo 2 ("Beste batetan Eudesek Jonas bere regimenduarekin maniobrak egitera joana zela esan zigun", "Maniobratan ez da etsairik hiltzen - esan zuen Geoffroyk"), I. Tapia ("hasperen egin zuen Ritak, erasoaren maniobra ikusiz"), M. Orbe ("alkantzu haundiko maniobrak eta asmorik zitalenak"), Argia 1989 ("abertzaletasunaren ordezkari eredugarri bat eraso eta zigortzeko maniobra bat besterik ez dugu ikusten"), PAlt ("maniobra gehiago egitera behartu"), X. Mendiguren B. ("ikusten zuen inork ez zuela sinetsiko, ze katu galdostuaren maniobratan soilik ari zela gobernua sendotzeko zirudien bitartean, egiaz piezaz pieza planeiatzen zen"), K. Navarro ("gure erregimendua, beste guztien artean, maniobratan"), Ke arteko egunak ("Kepak bat bateko maniobra zakarra egiten du autoa bide bazterreko arekan kokatzeko"), GAO 1990-91 5 (adib.: "Argiteria Publikoaren Maniobra eta Kontrol Koadroa", "ibilgailuak bide publikoan maniobrarik egin gabe sartu eta irtetzea ahalbide dezan sarbide bat eduki beharko du"), A. Cazabon ("Ez maniobrarako astirik, ez frenatzeko..."), Sirimiri/6 ("autoaz datorren gidariak ustegabe ederra hartuaz eta maniobra arriskutsurik asko eginez"), Esaizu/BBB1 ("Mandu-taulatik trenaren abiadura ere zuzen dezake jabeak, orratzak alda ditzake eta maniobra oro egin edozein tokitan"), Jugoslavia ("jendetza fanatizatzeko maniobrak izan ziren"), E. Jimenez ("tiranteak diren zingola beltzak antzeman ditu, alkandora erantzi gabe ditietakoa ateratzeko egin duen maniobran besoetan behera etortzen"), J.M. Zalakain ("Ez al da hau, agian, goian aipatutako desoreka hori ez aipatzeko maniobra inkonszientea?"), Arrauna ("Maniobrak-eta egiteko, arraunean aldrebes egitea"), 15 gertaera ("Biztanle zibilak maniobra militarren bidez bahituta geratzen ziren"), M. Lopez ("Hurbiltzeko maniobra egiteko zirkulutan hegan ari zela, Eztitxuk beste guztiak ikusi ahal izan zituen han behean"), Egin 1995-96 ("hautagai bakarra izateko felipistek zuzendutako maniobra izan da", "hamar maniobra egin aparkatzeko garaian"), Suetena Belfasten ("Kotxeak aurreratzeko maniobra bihurrietan ia hankaz gora erori zaie kameraduna"), J.M. Irigoien ("hain omen zen trebea maniobra haietan, bestalde, non haur-esperientzia haietatik hasi baitzitzaizkion lagunak "Pititoski" deitzen"), Berrietan 1996 ("kamioien maniobrak oso arriskutsuak izan daitezkeela arreta ipini barik doazenentzat"), BAO 1997 3 (adib.: "ibilgailuen maniobra eta aparkaleku", "maniobrarik egin gabe ibilgailuen sarrera eta irteera bideratzen duen sarbide bat"), Elhuyar 2 ("Maniobra-fondoa. Izakinak. Bihurgarria", "Aurreko ekitaldian lortutako maniobra-fondoa murriztea komeni zela esan dugu eta horixe lortu da"); maniobratu 2, Hemen 1988 ("gobernukide sozialistek eskatu omen zioten denbora tarte bat maniobratzeko"), J.R. Aizpurua ("Kanal hori hartzeko maniobratzen ari zela jazo zitzaion istripua"); maniobrabilitate 1, I. Aranbarri ("Eta bi, hauteskundeetako emaitzen ostean, ikusteko dagoela zer maniobrabilitate utziko dioten alderdiaren barruan EAJri euskararen bataila irabazi ez dion Onaindiari"); maliobra 1, J.M. Torrealdai ("Batzuentzat hor maliobra politikazko bat besterik ez dago"); manobra 17, P. Etcheverry (adib.: "Manobrak zor dira: behi, orgentzat, karrosentzat atelatzen badira; laneko zaldien, manduen, astuentzat", "Manobrarik ez dute zor laneko on ez diren kabalek"; "Manobra handiak egiten dira klasatuak diren chemins vicinaux deitzen direnetan; manobra ttipiak egiten dira ezagutuak diren chemins ruraux reconnus izena dutenetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

maliobra : DFrec 1; maniobra : DFrec 8, AB38 3, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 39 (hauetan m.-koadro, m.-eremu, m.-gela, m.-argiak); maniobragarritasun : Euskalterm 1; maniobragintza : Euskalterm 1, maniobratu : AB38, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

maniobra : ElhHizt, HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE (eta AS: maniobrak egin); maniobratu : HiruMila. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk bigarren itzulirako utzia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.