Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza manifa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

manifa
iz. lgart. Manifestazioa. Ik. kale agerraldi. Hamahiru urterako hor nenbilen, manifa eta saltsa guztietan sartuta.

Aztergaia: manifa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): manifa 57: Deia 2 (adib.: “Beti irribarretik barre algarara eraman nau, tamainako manifak edo grebak daudenean, hedabideek erabiltzen duten zenbakien jolasa”), Berria 22 (adib.: “Zapata erosoak eta lokarridunak badaezpada, oraindik gogoratzen baitut 1973ko manifa hura, grisen aurretik arrapaladan nindoala zapata galdu eta etxera ortozik itzuli behar izan nintzela”), Jakin (“Gogoratu behar da istorio hau orain dela hamaika urte-edo hasten dela Seattlen (AEB), Munduko Merkataritza Erakundearen lehenengo goi-bilkura bertan behera geratu behar izan zenean, kalean hainbat lekutatik etorritako aktibisten manifa eta ekintzek delegatuen joan-etorriak eta bilerak erabat oztopatzea lortu zutenean”), Argia 27 (adib.: “Herriko manifa itzela izan zen”), DiarioVasco 5 (adib.: “Udalak bat egiten du Bilboko manifarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: manifa 45: Herria 15 (adib.: “Joango naiz manifarat, abendoaren 10an, larunbat aratsaldean, errabia bihotzean”), Berria 5 (adib.: “Igandean manifa eta ekitaldia izango da eta orduan karpa erraldoian emango dugu”), Pako Aristi 5 (adib.: “Gizarteko hainbat sektore ezberdinek manifa nazionala deitu dutela astebururako, eta Ikasle Abertzaleakek borroka eguna egitera deitu du, asteburuko mobilizazioen alde”), Ramuntxo Etxeberri 4 (adib.: “Lehenik uste izan dugu aireportu berean manifa bat izan behar zela!”), Unai Iturriaga 3 (adib.: “Kanutoak egin, birrak edan eta manifa guztietara joatea zituen hiru betebehar nagusiak”), Jokin Muñoz 2 (adib.: “Manifa eta mobida guztietan sartuta ibiltzen den irakasle enrrollatu horri ere ez zenioke esango”), Paddy Rekalde 2 (adib.:” Gaur gauerako egin dugu manifarako deia”), Jon Arretxe (“Nik orduko sasoian zerbait egin nahi nuen zapalduen alde eta mobida guztietan sartzen nintzen: edozein manifatara joaten nintzen, neure burua kateatzen nuen behar zen lekuan behar zen aitzakiaz”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “Manu eta Fermin ez ziren koadrila-koadrilakoak, baina bai gure ingurukoak eta konfiantzazkoak, parrandan bezala manifa eta itxialdi askotan parte hartutakoak”), Koldo Izagirre (“Nik hasieran pentsatu nuen zipaioak zirela guztiok grabatzera etorriak gero dena bideotan edukitzeko eta biharko egunean manifa batean harrapatzen baninduten zer edo zeren froga bezala erabiltzeko, inoren aginduak betetzen nituela adibidez, edo presoen erakunde berekoa nintzela, edozer amarru”), Eider Rodriguez (“Edo manifa batean ikusten zaituztet”), Hasier Etxeberria (“Bai, manifa guztietan ibiltzen zen huraxe”), Iñaki Arranz (“Hurrengo manifan elkar ikusiko dugu”), Markos Zapiain (“Ezin hortaz manifetara-eta joan: tamala, tamal handia, baina jakingo du Herriak barkatzen”), Filipe Bidart (“sekulako manifa izan zen Baionan bakartasunaren kontra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, baina Lgart. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Lgart.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.