Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mami bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mami
1 iz. Ogiaren, fruituen edo aleen barrualdea osatzen duen gai biguna, azalak estaltzen duena. Ogiaren mamia. Fruitu askoren azal saminaren barruan mami gozatsua egon ohi den bezala. Azal asko eta mamirik ez.
2 iz. Haragia (batez ere, hezur-en aurrez aurre). Hezur handiak ziren mami gutxirekin. Hiretzat mami gozoa eta pobrearentzat hezurra. Mami gizena, guria.
3 iz. Zerbaiten barneko zatia, zerbaiten muina edo funtsa. Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Gure herriaren izaera mamiz eta azalez bereganatu du. Itxura ederra eman diote liburuxkari, azal eta mami. Gatozen mamira. Mami-mamiraino joz gero. Barrenago eta mamirago baitzihoan bera. Bereizkuntza hauek baitira auzi osoaren mamia. Mamia behar baitu lirikak, eta mami joria, behin eta berriro irakurriko badugu. Eta Axularrek esaten zuenak badu oraindik indar eta mami. Hitzen eta esaldien mami ezkutua atzematea. Hitzez hitz itzultzea edota mamia zintzo gorderik azala aldatzea.
4 adj. Adiskide eta kidekoez mintzatuz, barru-barrukoa, lotura estukoa. Ik. adiskide min. Gaztetako adiskide mamia. Adiskide mami egin zitzaidan. Erregeren aholkulari mamia.
5 adj. Lurrez mintzatuz, gizena, oparoa. Zumarrari lur mami eta hezea gustatzen zaio.
6 iz. gip. Gatzatua; gaztanbera. Kaikuko epelean mami bihurtzen da esnea.

Aztergaia: mami

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mami; gatzatu, gaztanbera, (mami).

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: ogiaren mamia. 2 iz. Gip. 'gatzatua, gaztanbera'. 3 izond.: adiskide mamia.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bihotz-mami .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-07-23): mami 1 iz. ogiaren mamia; 2 Gip. iz. 'gatzatua, gaztanbera'; 3 izond. adiskide mamia onartu da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.