Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza literal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

literal
1 adj. Hitz baten edo esaldi baten esanahiaz mintzatuz, hertsia; esanahi hertsi horren araberakoa. Hitzaren zentzurik literalenean. Jakin baitakigu hiztunak ez duela bere komunikazio asmoa modu esplizitu eta literalean kodetzen beti.
2 adj. Hitzez hitzekoa, hitz guztiak kontuan hartzen dituena. Aipamen literalak. Oharrean jarri da itzulpen literala. Interpretazio literal horrexegatik.
3 iz. inform. Lengoaia sinbolikoan idatzitako programa batean, balio konstantea, beste elementu edo balio baten sinbolo ez dena, eta programa exekutatzen den bitartean aldatzen ez dena. Gogoratu behar da literalak positiboak edo negatiboak izan daitezkeela.

Aztergaia: literal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh97 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

literal 9: SGarm Heriotza ("Gertatu zenaren berri eman zion alkateak [...] azkeneko esaldi literala barne"), TestuZient ("Errekonozimendu literala"), AEK ("Arazo literalen ulermena"), Eusko Ikaskuntza ("kultura tradizionala bere zentzurik literalenean aldarrikatzen zuen"), J.R. Bengoetxea ("Erizpide testuala edo literalaren arabera"), E. Jimenez ("Bilboko ibaia merkatalbide eta ondasun iturria izan zen, ur-irudiaren zentzu ia literalean"), Diskurtsuaren A. ("Hitzen esanahi literala"), A. Azkorbebeitia 2 ("irakurketa literala", "komunikazio literala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

literal : DFrec 1 (Liburu zuria), HiztEn, Euskalterm 4 (hitzez hitzeko sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

literal : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal literal / littéral formen ordainak: hitzez(-)hitzezko : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Casve FE (hitzezhitzeko), HaizeG FB, PMuj DCV (itzez-itzezko); letraz letrako : HiruMila; literal : HiztHand, ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

literal 100: Argia 7 (“itzulpen literal”, “definizio literala”), Berria 24 (“modu literalean”), Deia 3 (“hori erabat literala da”), DiarioVasco 12, Euskal Herriko Agintaritza 4, EiTB 3, ElCorreo, Elhuyar 6, Elkar 4, Erlea 4, Euskaltzaindia 2, Jakin 4, Karmel, Laneki 3, UEU 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

literal 22: Berria 3 (“itzulpen literala”, esanahi literala”), Xabier Olarra 3 (“modu ez hain literalean”), Josu Zabaleta 2(“modu literalenean irudikatzen duten irudi partzialen konbinazio multzoa”), Iñaki Heras (“Gizakia behartsua da, zentzu literalean”), Asisko Frantzizko 2 (“beronen obserbantzia literala aldarrikatuz”), Juan Garzia (“zintzotasun literala”), Iñaki Mendiguren (“esanahi literala”), Xabier Amuriza 2 (“jarraipen literala”), Iñaki Arranz (“Itzulpen literal barregarri hauek”), Xanti Iruretagoiena (“eta Vitruvioren deskripzioen interpretazio literala egiteko kezka”), Iñaki Segurola (“Tarteka bakarren batzuk estutxo uztartzen dira, elkarri gozo iritzirik, baina ez gehiegitan, ez baita jolasa sobera koipetzerik komeni: hizketa iheskorra eta ahazkorra da eskuarki, ez iraunkorra edo ihartua (esaera, aipu eta beste), ez hitzez-hitzeko eta literala, edo letra hilaren eitekoa”), Xabier Mendiguren (“Horregatik, nire interpretazio literal horrexegatik, dezepzio txiki bat hartu nuen hilarriko izkribua bere osoan ezagutu nuenean”), Jose Antonio Mujika, Jokin Urain, Iñaki Iñurrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hiztegi orokorretan jasoa dago eta erabilia da izen gisa. Informatikarako izena jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Kendu lerroa. || Nahikoa dugu hitzez hitz edo letraz letra esapideekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Kendu lerroa (oraingoz ez da deus aipatuko).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.