Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza libra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

libra
1 iz. Pisu neurria, Euskal Herrian hamazazpi ontza, hots, kilo erdia baino zerbait gutxiago, balio zuena; gaur egun, kilo erdia. Libra bat gazta. Lau librako ogia.
2 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (L larriz). Ik. balantza 3. Libra konstelazioa.
3 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako zazpigarrena, eguzkia Libra konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (irailaren 23tik urriaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. balantza 4.
4 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Libra: falta zaizun oreka lortzeko eta lasaitzeko (...).

Aztergaia: libra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: libra. Libra (constelación). Lç Cal (“Iguzkia Libran”), Ibiñ Virgil (“Aztagak [Librak] lo-aldi eta esna-aldiak berdindu ditukenean eta lurbira argi ta itzalen artean erdibi egin dukenean..”), izar-libra Lar "Libra, signo celeste". Ez dugu aurkitu adiera honetako balantza formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Libra: Baietz/2 (“Libra Irailaren 23-tik Urriaren 23-ra”), Habe 1988 (“Libra / Irailaren 24etik Urriaren 23ra”), Sirimiri/6 (“Libra / Irailaren 24etik Urriaren 23ra“), U. Agirre (“Libra / irailak 24 - urriak 23”), EAEgut 1995 (“Illargi barria: Libra'n 24'an”), M.E. Ituarte (“Libra eta Cancer-ek eklipsea sortu zuten unea”), Egunk 1996 (“Libra / Ez zara azkarra”). Ez dugu aurkitu adiera honetako balantza formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Libra: LurE, HiruMila, HiztEn, Zehazki; Balantza: Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis; eta Laburtzapenak.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Libra: EPG: X. Iruretagoiena (adib.: “Sagitario, Libra eta Eskorpioren gainetik, Sugea dator”, “Ariesen eta Libran mugitzen da biraka”, “eskuinaldean Libra”, “Libraren zortzigarren puntura itzuliz"), Pello Zabala (“Libra dugu gero”) // ZTC: Eduardo Artamendi (adib.: “Libra eta Eskorpiorengandik hurbil”, “Ariesen eta Libran mugitzen mugitzen da biraka”, “Libraren zirtzigarren puntura itzuliz”), Elhuyar (“Libra, Hartz Txikia eta Piscis”), Jesus Arregi (“Irailaren 23an Libran sartuko da”) // Ez dugu aurkitu ap. ZTC-EPG zodiakoko zeinua adierako balantza formarik.

Erdaretako formak

es (RAE): Libra; fr (Larousse): Balance; en (Collins): Libra; the Scales; de (Langenscheidts): Waage; Le Petit Robert: livre; Collins: pound.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(pisu-neurria): libra-erdi.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Libra forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi balantza ordaina aipatu behar denik, ez baita adiera horretakorik aurkitu inongo testutan (ez OEH-EEBS eta ez EPG-ZTC corpusetan).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoa; Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

libra-erdi.

Forma baten adiera(k)

pisu-neurria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: libra 1 iz.: libra-erdi (pisu-neurria). 2 iz. Sin. balantza

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.