Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kuskus bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kuskus
iz. Gari-irin larri pikorkatua, guztiz eho edo birrindu gabea; Magreb eskualdean ohikoa den jakia, lurrunez egosiriko irin larri pikorkatu honi beste zenbait osagai (arkumea edo oilaskoa, barazkiak, etab.) gehituz prestatzen dena. Ura, tea eta oilaskoa kuskusarekin. Kuskuserako behar zuen ardikia erosten. Kuskus platerkada.

Aztergaia: kuskus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kuskus 36: Consumer 7 (adib.: “Kuskusa da sukaldaritza horren platerik bereizgarriena“), Berria 7 (adib.: “Hasteko, kuskus hau ez da askoren gustuko jakia izanen”), EiTB 21 (adib.: “Baina kuskusak ez, fruitu-saguzarrak dira”), DiarioVasco (“Gaueko 21:00etan, berriz, kuskus eta paella jana izango da Laranjadin, eta bertan egon nahi dutenek jakin dagoenekoz tiketak salgai daudela (5 euro) Txoko eta Alkorta tabernetan, irailak 30 bitartean”). kus-kus 11: Consumer 7 (adib.: “Kus-kusa berez gari semola delarik, kultura musulmaneko jaki tipiko bat bataiatzeko erabili da”), Berria 2 (adib.: “Esate baterako, Hego Amerikan frijoleak arrozarekin jaten dira batez ere, Magrebeko herrialdean kus-kusa, Ekialdeko Europan arto txikia eta arroza, eta Saharatik beherako Afrikan, kebaba da nagusiki jaten den elikagaia”), EiTB (“Bide batez, jatetxeko lanetan lagunduko lioke kus-kusa ezinhobeto prestatzen duen sukaldaria baita”), Argia (“Ez dakit nola deitu behar dugun belar hau, frantsesez bereganatu duten hinduen kus-kusa ala gazteleraz jaso duten tamilen vetivera”); couscous 1, Argia (“Integrazioa zer da, tabernan sartu eta bachata dantzatzea eta couscousa jatea?“); cous-cous 1, DiarioVasco (“Bazkaritarako menua, cous-cousa berdurekin“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kuskus 15: Itxaro Borda 6 (adib.: “Adibidez atzo adiskideak, bere sukaldean kuskusa jaten ari ginela kontatu zidana neukan zirurikan, goiti eta beheiti, ikuz baina zuri ez daitekeen bele baten antzera”), Jon Muñoz 3 (adib.: “Kuskusa suediarrek edo... irlandarrek! asmatua dela esan izan bazenit bezala da, hara.”), Patxi Zubizarreta (“Hango kuskus usainak gosea piztu dio, hango doinuen oihartzunak alaitu, hango argitasun epelak bozkarioa sentiarazi”), Xabier Montoia (“Eskukadaka jaten dute kuskusa zurezko ontzitik harturik”), Lopez de Arana (“Egunkariek diotenez, gisa horretara ibiltzen dituk, inguruankuskusean, sua ikusteko”), Joxan Elosegi (“Hantxe, arrainerako eta kuskuserako kazolen artean, konfitura egiteko kobrezko pazien, zartaginen, pilaturiko eltzeen, hamaika kontserba poteren, marmelada ontzi hutsen ondoan”), Bego Montorio (“zer duzu, jauna, esan zuen, zer edo zer txarra ikusi duzula ematen du, baina hark ez zuen ez erantzun ez irribarrerik egin, begira segitu zuen, zintzur-sagarra gora eta behera, mastekatu gabeko kuskusa irentsi izan balu bezala”), Pablo Sastre (“Zelan emakumeek gaur ura zela eta sekulako liskarrak, bihar berriz, batak besteari gaileta datilekin, kuskus platerkadak eskaintzen zizkioten”); kus-kus 4: Berria (“Erakusketaz gain, henna tatuaiak egiteko tailerra, tea eta kus-kusa egiteko gunea, saharar ipuin kontalaria eta bisita gidatuak izango ditu aukeran bisitariak”), Iñaki Arranz (“Kus-kus?”), Edorta Agirre (“kus-kusa, tabulea, tofua, moussaka, risotto eta arroz minak, taloen antzeko takoak, haragi gazi-gozoak, kebaba, fruta eta barazki exotikoen erabilera...“), Monika Etxebarria (“Kus-kusaren zaporea berraurkitzen nuen, Burgosko karrikak eguerdian betetzen dituen olio usaina, Tetuangoetan airean dabilen mihilu urrina, artzain greziarren txistuak, hunkiturik nengoen”); couscous 1, Itxaro Borda (“Edmeak ardi-gasna zatiak oparitzen zizkion Fadilari, honek bideko eskaintzen zion couscous puskaren trukean”); ez dugu cous-cous formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kuskus (couscous*). Jaki mota.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cuscús / fr couscous: Elhuyar: kuskus / Nolaerran: - / Zehazki: kuskus / Labayru: kus-kus / Adorez5000: kus-kus.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa, grafia egokituz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.