Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konformista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konformista
adj./iz. Gizarteak ezarririko ohitura edo arauekin etsitzen duena. Euskal literaturan idazle gehienak aurrerakoiak eta iraultzaileak dira, baina gero, literatura egiteko moduan, oso konformistak eta kontserbadoreak dira.

Aztergaia: konformista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

antikonformismu , konformismu 3, Mde Pr ("berriz ere gure erritarren konformismuak nazkaturik naduka", "Jendeen konformismuaz aserik nago eta gudu egin nahi diot. Orain artean, politikan nuen antikonformismuaren ikurriña erabiltzen"); ez-konformista 3, MEIG ("Gales'ko ez-konformistek ez dituzte ontzat hartzen edari hordigarriak", "Leku batean ageri da nagusi gales hizkuntza: ez-konformisten elizan", "ez-konformisten erlijioarekiko hitz guztiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antikonformista 2, Etxde ("Gogo galduxerik egon nintzen, neure iskribuak, antikonformistegiz, argitaratzen ez zirela ikusirik", "Ez dut esango ene ideia antikonformistetan nik nuela arrazoi"); konformismo (eta -u) 9: I. Olaberria ("Errusi'ko kultur-bizitza antzutu duen konformismu orren areriorik zorrotzena"), A. Sagarna ("Ba ditu alderdi txarrak ere izakera honek: gauzak astiroegi egitea, konformismoa, itxurazalekeria, e.a."), M. Haranburu ("Sorketa pertsonalik eza, pentsamendurik eta asmaketarik eza, konformismoa"), DV Zabalik 1989 ("Alarmismoa zein konformismoa, biak izan litezke baztergarri"), I. Uria 2 ("Konformismoaren bidetik gaur euskarak ez zeukak irtenbiderik [...] Egoera minorizatuarekiko konformismoa suizidioren pareko gertatzen duk"), UnescoAlb 1990 ("Bere itsutasuna, maila sozial humilekoa izatea, bere askatasun bide bihurtu zituen gizon errebelde honek baldintza horiek, konformismo guztiak gainditurik"), P. Aristi ("Bizitzari ahal diogun etekin guzia atereaz bizi garela uste dugu. Hori da konformismoa"), Baleike 1996 ("Orain hemen dagoen gizarte-motagatik joan nintzen eta, neurri batean, baita jendearen konformismoagatik ere"); konformista 3: J.M. Torrealdai ("Diruaren [garantiaren] truke konformista"), Azurm ("Konformistak ez du justifikazio teoriko sakonik behar, justifikatuta egoteko"), Baleike 1996 ("Kontsumismoak egiten du jendea konformista").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

konformismo : AB50 2, HiztEn (ohitura eta usadioak ezartzen duenarekin konformatzeko eta gizartearen edo gehiengoaren balore eta arauak onartzeko joera), Euskalterm 2; konformista : AB38 2, AB50 1, HiztEn (ohiturak ezarritakoa onartuz, horrekin konformatzen dena) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

konformismo (conformismo), konformista (conformista): ElhHizt - HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal conformismo / conformisme formen ordainak: araberatiargo : Casve FE; konformismo :HiztHand, ElhHizt, HiruMila; b) eta conformista / conformiste formenak: araberatiar : Casve FE (cf. norat aize, harat aise); konformista : HiztHand, ElhHizt, HiruMila (eta konformaerraz: fácil de conformar) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): conformiste // conformisme; en (Collins): conformist // conformism; it (S. Carbonell): conformista // partito dei conformisti (anglicanismo); de (Langenscheidts): Anhänger der anglikanischen Staatskirche, a. fig. Konformist // Anpassungs(be)streben, Konformismus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.