Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konfitura bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konfitura
iz. Fruituak, osorik edo zatiturik, azukretan egosiz egiten den janaria. Ik. marmelada. Irasagar konfitura.

Aztergaia: konfitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

konfitura 7: SP Phil 2 ("Haur batek minki eginen du nigar ikusten badu amari emaiten zaiola lanzeta piko bat odol atheratzeko, bainan orduan berean, zeina gatik nigar egiten baitzuen ama eskatzen bazaio eskuetan duen sagarrik edo konfiturarik, eztu nihola ere utzi nahiko", "Ahal badakigu, emenda detzagun gure obra onak, eta gure espos maiteari ezin presenta badiozokegu konfitura hezerik, eskaini diozogun idorrik; ezen guzia orobat zaio, baldin halakorik presentatzen dioen bihotza osoki deliberatua bada haren maitatzera"); Tt Arima ("Horrible dira, eta izigarri egun handien, eta aberatsen artian egiten diren kolazione disoluzionez bethiak, hirur, laur, zorzi, hamar, hamabi plat konfituraz, frutu honez betherik, eta hetzaz ezin eta ahal leher artino bere tripak betherik ohorat ioaiten dira barur gaixoa plagaturik"); Monho ("Ez dire perlak xerrientzat, Ez konfiturak astoentzat... Preparatzen!"); Gy ("Bada gauza bera da erraiten ohi karamelu eta konfiturez ere, haurrentzatekoak dire"); ECocin 2 (adib.: "Kodoin edo Irasagar konfitura"); konfituraztatu 1 eta konfituratu 5, SP Phil (adib.: "Baldin fruitu samurrenak eta ustelkorrak, nolakoak baitira gereziak, abrikotak eta arregak, errazki begiratzen eta gordetzen badira urthe bethean azukrez edo eztiz konfituraztaturik, ezta zer miretsirik..."; "Badira fruituak, irasagarra bezala, bere gozo minaz on guti direnak konfituraturik baizen", "Ordea nola fruituak gerokotz begiratu nahi dituztenek ezpaitalitzate aski dela hekin konfituratzea, bainan ezarten baitituzte ere hekin begiratzeko gai diren untzietan...", "Eta egiaz, fruituak oso direino begira ditezke, batak lastoaren gainean, bertzeak harean barrena, eta bertzeak bere ostopean: baina behin pikatuz edo idekiz gero, ezin kasik begira ditezke eztiz eta asukrez konfituraturik baizen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

konfitura 2: Haurren arthatzeaz ("Hola, ez duzue xoilki konfituraz haziko, hau biziki maite duelakotz; ez da ere bortxatu beharko hastiro duenaren jaterat, on eginen diolako estakuruan"); A. Lertxundi ("Astoari konfiturak botatzea ere esan ohi zaie gauzak beren mailan onesten ez dakitenei").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

konfitura : HiztEn (azukrea eta fruta edo fruituak batera egosiz egiten den janari gozoa. Fruta adina azukre erabiltzean prestaketaren luzaroko iraupena bermatzen da); Euskalterm 13 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

DenSuk: " Konfitatu : Koipetan, azukre-xarabetan edo oliotan egosi, gehienetan kontserba bat egiteko", eta "fruta konfitatu" (142).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

konfitura : ElhHizt eta HiruMila (confitura) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

confitura, confiture / mermelada, marmelade erdara-euskara hiztegietan: ElhHizt: konfitura / marmelada // HiruMila: konfitura / marmelada; // Lur EG/CE: ø / marmelada; // Lur EF/FE: marmelada, erreximeta / marmelada // Casve FE: goxagaintza, malaki, marlaki / früta ahi, erresumet // HaizeG FB: goxagaintza, erreximeta / ahiki, erreximenta // T-L LFB: erreximeta, konfitura, gozagaintxa / ahiki, marmelada // PMuj DCV: merlaki, goxo, errexi-meta / jele, arnari-bazi.

Erdaretako formak

confitura / mermelada beste erdaretan: fr (DLLF): confiture / confiture (frutas cortadas y cocidas con azúcar), marmelade (de consistencia más blanda); it (S. Carbonell): confettura (candito, marmellata) / marmellata; ca (DCC): confitura / melmelada; en (Collins): preserve, crystallized fruit, jam / jam, — de naranjas amargas marmalade; de (Langenscheidts): Eingemachte(s), Konfitüre, Marmelade.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

konfitura Sin. marmelada.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

forma-adieren banaketa hau proposatzen du batzordeak (cf. 42.22 irizpidea): konfitatu (B2: ik. melatu [cf. "fruits confits"] / haragikiak [cf. "confit de canard" bezalakoak], berriz, urinekoak dira); konfite 'gozoki txikiak' (ik. oñoñ idatziz erabilia den, sinonimo gisa); eta konfitura.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

forma biak zein bere aldetik emateko eskatuz, eta ez sinonimo gisa, gauza aski desberdinak adierazten dituztenez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'konfitura = marmelada, erreximenta. Azken hitzari Ipar erantsi behar zaio, nik uste, erabilera mugatuagoa baitu'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'konfitura = marmelada emango da, baina ez da erreximenta sartuko, E letran marmelada moduko janari gisa definitu baitzen hitz hori'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.