Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kolosal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kolosal
1 adj. art. Artelanez mintzatuz, oso tamaina handikoa, ohikoa ez den tamainakoa. Akropoliaren erdiguneko espazio nagusian Atena Promakosen brontzezko estatua kolosala nabarmentzen zen.
2 adj. Ikaragarria, eskerga. Ik. itzel.

Aztergaia: kolosal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): kolosal 70: horietatik 65 “Kolosala izango da” liburuarekin eta ingurukoarekin lotura eginez erabili da; beste kolosal [arteari erreferentzia eginez] 5: Berria (“Normalean eskala kolosaleko eta teknika mistoko lanak izaten dira Kieferrenak”), EiTB 3 (adib.: “Ramsesen estatua kolosal asko zeuden”), Argia (“eta hola iristen gara 1909ra, Hernaniko sarreran jarritako arku kolosalean leitu daitekeelarik: Probinziako Diputazio argiya”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kolosal 28, Joseba Sarrionandiaren liburuaren inguruaren erabilerakoak dira denak; ez dugu aurkitu arteari lotutako kolosal formarik.

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es colosal / fr colossal: Elhuyar: 1 (Art.) kolosal; 2 eskerga, itzel, ikaragarri, izugarri, sekulako, berebiziko / Nolaerran: gaitzeko, ikaragarri, alimaleko, eskerga / Zehazki: 1 eskerga, erraldoi, kolosal; 2 itzel, gaitzeko / Labayru: sekulako, egundoko/egund(ain)oko, itzel(ezko), upealako (expr.), ikaragarri(zko), negargarri(zko), izugarri(zko), berebiziko, eskerga, oso | sano handi / Adorez5000: 1 (enorme) itzel, eskerga, gaitz, ikaragarri, gaitzeko, oso handi. 2 (excelente) egundoko, berebiziko, sekulako, bikain.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da Arte arlorako. Erabilera arrunterako baditugu euskal ordain egokiak: itzel, ikaragarri modukoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

1 Art. 2 h. eskerga, itzel, ikaragarri.

Jakite-arloak

Art.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.