Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jakintsu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jakintsu
1 adj./iz. Jakintzagaiez edo gai jakin batez asko dakiena. Greziako zazpi jakintsuak. Antzinako jakintsuak. Irakasle jakintsua. Rene Lafon euskalari jakintsua. Euskal gramatikan jakintsua zen. Jakintsuen arteko eztabaidak.
2 adj. Jakinduria erakusten duena. Izkribu ikasi eta prediku jakintsuak.
Azpisarrerak

Aztergaia: jakintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jakintsu (eta iakintsu, yakintsu...) 711; jakintsun (eta iakintsun, jakinsun, euskal-jakintsun...) 262; jakintsu eta jakintsun erabili dituzten autoreak honakoak dira">Dv 5: jakintsu 1 ("Mur de Abadi, Arraztoy jauregiko jaun, Frantziako jakintsuen baldernako ihardesdunari"); jakintsun 4 ("Urthe edo ephe laburrik barnean, nere zoriaz jakintsun eginen naiz", "Ai Jauna, badakit nere hoben guziez jakintsun zarela, eta nik hek egiten nintuenean, niri begira zinaudezila", "Behinere, ez haste, ez akhabantzarik gabe, izan zaite botheretsu, jakintsun, on eta zuzen!", "Debru mulso batek erdian ekhartzen du gizon estimatu, aberats, jakintsun bat, marrumaka diotelarik: Bitoria!") // Echag 4: jakintsu 2 ("zeruetatik jatxia; El los dirige, ellos le siguen, jakintsua da laguna", "Nagusi, etxekoandre, baratz lanekoak, ditugu agintari denboretakoak, biak guztiz azkarrak eta jakintsuak, beren aurtasunetik nekean oituak"); jakintsun 2 ("Karlosen konsejari jakintsun bakarra, Abarca Obispoa, jeneral azkarra: Eleizaren abea, fedeko indarra, bedeikazioakin egiten du gerra", "Zortzi langille maisu jakintsun, andreak aldamenean, garbi egoki apaindurikan jazkai onenak soñean") // Zerb 21: jakintsu 1 ("etzen apez jakintsu batek, ikasirik Euskara, itzuli zuen lehen aldikotz liburu hori"); jakintsun 20 (adib.: "Moisek Egyptoako eskolarik handienetan irakasten zirenak ikasi zituen eta gazterik heldu zen jakintsun aiphatuenen heinerat", "Tenploan zen, eliza-jakintsunen erdian jarria, heien aditzen eta heieri galdeka", "Elizan ez da ikusi saindu hau baino jakintsun handiagorik", "bospasei saindu jakintsunek", "saindu jakintsunenetarik bat!", "Hamazazpigarren mendeko misionest jakintsun horietan ez du segur azken lerroa Eskualdun batek", "Etchepare jaun miriku jakintsunak han edo hemen hala erran badu ere", "Segur han eta hemen jakintsun aintzinatu batzuek hameka ixtorio pollit balukete biltzeko") // Elzb 6: yakintsu 1 ("Yakintsu batek aditu dut / Nonbait erran duela: / Eskualdun izan baino lehen / Gu erdaldun ginela"); yakintsun 5 ("Yakintsun ergela, / Ez erran guri, arranoa, / Beletik heldu dela!", "Yakintsunen arabera / Nork berak du berea", "Yakintsunen arabera nork behar du berea, mundura-agertu denean ekharria zortea", "ez direla eskas izan gizon abil eta yakintsunak", "egia niola erranez orai bezala lehenago ere gizon abil eta yakintsunak ez direla eskas izan Sarako gure herri maitean") // Etcham 3: jakintsu 1 ("Zorigaitza bagindu errebelatzeko, Jakintsuak badira gure gidatzeko!"); jakintsun 2 ("Airea: Jakintsunen arabera", "Damurik, hartaz artzeko, ez bainaiz jakintsuna") // EZ 12: iakintsu 2 ("Zuetarik bakhotxa da zuhur eta iakintsu" bi aldiz); iakintsun 10 (adib.: "Hek aute iakintsunago laster errendaturen", "Predikari iakintsuna duk laboraria", "O Iongoiko elizaren iakintsun pilltua, zeruetan lauda zazu nitzaz egin hautua", "Oriente bazterrean izar bat da agertu, hirur Errege iakintsun guztiz ditu atzartu", "Hain eskola sanduan sarri egin ziñen iakintsun, zeren baitzinduen dotor adituena entzun", "Zeure legeen iakintsun egin nazazu arren", "Hiru khoroa ohi tuk guztien ederrenak, martiri, birjina eta dotor iakintsunenak", "O Serafin iakintsunen eskola nausia, irakatztera eman zait zure lege eztia", "Errepusta iakintsunei bihurtu zinaroen, Iaun onaren ohorea zinduela altxatzen") // JE 20: jakintsu 11 (adib.: "Jakintsuek kausitzen diote bizkitartean akatz bat", "jakintsu hanitzek baitiote Lurra ez dela Iguzkiak noizbait airez-aire aurdiki ziliporta bat baizik", "iduri baino jakintsuago da", "Medikurik jakintsuenak alde dituzte", "Inazio etzen jakintsua"); jakintsun 9 (adib.: "jakintsunen asmuak xuriturik", "Jakintsunek baitiote", "Gogotik entzuten ere zuten orok, ez baita deus jakintsun batentzat goxoagorik", "Hanitzetan laborari iduriz gaizoenetik eta jakintsunik bipilenera ez da arte izpi bat baizik, harrigarri baita zoin ttipia", "emazte baten ondoan laboraririk goibelenak berdin nigar, berdin irri egin dezake, berdin maita nola jakintsunik argituenak", "Liburuetarik buruan hartuko ditu jakintsunen amets eta erran xoragarriak") // Gy 4: yakintsu 3 ("Mediku zelebre baten dizipulu izatua Belhar suerte guzien puxantzaz yakintsua", "Baiña ya yakintsu baita", "Astoa ezen deithatzen du yende yakintsu eztena"); yakintsun 1 ("Ikhusi dut nik kluba asko / Egiten espantu franko, / Obratzen aldiz gutisko: / Ez kluba arratoiñezkoak / Baiña zitoienezkoak, / Baita yakintsunezkoak") // HU 30: jakintsu 3 ("Baziren eta toki hetarat joanak, xeaxak eskuan, jakintsu batzu, marraren xuxenago begistatzeko, nondik noraino izanen zen ilundura osoa", "Aste huntan hil izan da Frantziako jeneralik handiena eta jakintsuena, Miribel deitua", "Nola den erraiteko baizik ez da; horrengatik itsu jakintsu dela jaun hori aipatzeko litake bardin, ez gonbertitua izanikan ere"); jakintsun 27 (adib.: "Jakintsunek bazakiten aintzinetik, ez bakarrik izanen zela, bainan xuxen-xuxena, noiz, nola, non, zer heinetan; orenak eta oro bazazkitzaten", "Eta hoik hola jakin holetan jakintsunek aintzinetik?", "Marra bat egina zuten Jakintsunek gogoz", "Noiz izanen den orai lehena, ez dakigu; bainan ahal bezen laster jakinen dugu... jakintsunetarik", "Christophe Colomb deitu gizon handi jakintsun batek", "Bizkitartean jakintsun handi zelarik, ez zen medikua", "Jakintsun eta bazter-ikusle arrotzak ohartuago dire guhauri baino gure mintzaiari", "Jakintsun guziak eztire bardin larri") // FIr 11: jakintsu 3 ("Ez uste gero erranera mamidunak, mihi jakintsuenetarik ikasiko ditugula bakarrik", "Bonaparte jakintsuak orren maite zuen izkelgia", "Azkue jakintsuak eta langile azkarrak Erronkarin bertan maiz luze egonik eta, orai berriki an ikasi bildu dituen berri argi eta garbi ematen digu"); jakintsun 8 ("azken berri aren jakintsun egin zituen", "Gauza baten jakintsun dela edo artarik deusik ez dakiela adiarazteko diote", "Menderen mende eliz artako eliz gizonek, aundi-maundi eta jakintsunek", "Oraia untako aundi-maundiek eta jakintsunek ez datik antzi ote duten Orreagako Andre Dena dagon leku ederra", "jakintsun antzera jotzeko aski dugu", "Aspaldidanik, gauza oketan jakintsun direnen arteko eztabaia da izpiritua edo alkohola gizonarentzat azkurri edo pozoina ote den", "apezak jakintsun gelditzeko", "Sendalari jakintsunek diote") // It Fab 6: jakintsu 4 ("jakintsua eta nekazaria", "Jakin bear da bada: da indartsuena, ez gorputz bortizkoa, bai jakintsuena", "gizon jakintsuak", "jende jakintsua eta indartsua"); jakintsun 2 ("da dudarik zala txit txikia, bizkar makurra eta jakintsun andia", "Baldin noizbait norbaitek nai baluke jakin lenbiziko gizona zeñek zuen egin, bijoa aditzera jakintsun andiak, eta ikusiko du zer astakeriak aien mingañetatik dituen aditzen, eta nola len bezin illun dan gelditzen") // Izt C 27: jakintsu 25 (adib.: "Euskarazko itzkuntz jakintsu maitagarri au Españaren kaltarki ta lotsagarri balitz bezala", "Euskaraz esan nai ezdutela gizonik jakintsuenak", "gizon jakintsu ustekoai", "Errege bi oen arteko itzaldi gozo begiramen andiko au adierazten du garbiro Garibay jakintsuak"); jakintsun 2 ("Bañan Euskara jakintsun argiak bizi dan arte guztian ezagutuko ditu bere zatiak, munduaren araurrunean ere", "itzkuntz eder jakintsun leun guri gozoa") // Lard 27: jakintsu 25 (adib.: "jakintsu askok diote", "jakintsuen iritzian oietatik bat gure Euskera zan", "Biaramonean-goiz Erreinuko jakintsuak beregana erakarri zituen", "Buruzari jakintsu, eta biotz andiko onek Kanaan'tar geienak menderatu zituen", "bada, jakintsu egon nai zuela, ark ziona gertatzen bazan, bere esker-erakutsia egiteko", "Ori egia da, jakintsuak esan zion", "argia, iztun ederra, jakintsua, bere bizieran ezertan ere maixiatukizun gabea"); jakintsun 2 ("Egikera onek eta beste asko onelakok, Salomon'en jakinduria banatu zuten, eta aitortzen zan, munduan izan zan jakintsunik argiena Salomon zala", "Salomon jakintsun egin zan") // Legaz 2: yakintsu 1 ("Afarusitako artu daiteke arima oneko yendeen artean usatzen dena, duda edo enura denean konfesore yakintsu bati galdinez"); yakintsun 1 ("Jaun bat amaigabe ona, botheretsua, yakintsuna, zuzena, gauza guzien astepena, ta azkena") // Mde 21: jakintsu 20 (adib.: "bere herritarrak iduri, sasi-jakintsua zenuten", "beti zekarzkien liburu jakintsu haundiak", "psykhastenia dauka izentzat jakintsuen mordoilloan", "Jakintsu horren araura, Irlandan enda horiek elkarren ondozka bizi izan dira", "jakintsu batzu jarraiki ziren herriko mintzaera beren idazkietan eta irakaskintzan usatzen", "Geroztik, munduko jakintsu haundienetatik zenbait ikerkuntza horietaz guti edo asko arduratu dira"); jakintsun 1 ("Ezpain likhits, esku lizun, atseginetan jakintsun bulharretik belhaunera haragi biok ikhara, jauzten zaitut, neska lizun!") // Or 32: yakintsu 31 (adib.: "Gauza askotan izatekoa din: onago izatekoa, yakintsuago izatekoa, orain ez dan zerbait izatekoa", "Etziran epaille on agindu zidaten aiek: izketan txoratzen zitulako zirudien zugur eta iakintsu", "Faustu baiño iakintsuago mintzo zan, baiñan ez ain legun eta xoragarri", "Ez al ninduzun egin Zuk, eta lauroiñeko ta egaztien aldean iakintsu egin ere?", "Itsusi zaie aien iakintsueri Iainkoa giza-gorputzez mugaturik siñestea", "Eta animako guraso iakintsu bat arkitzen ez badute, kezka gogorrak sortzen zaizkie"); yakintsun 1 ("Aita Saindua bera ere, yakintsun berri orietako omen") // Uzt 2: jakintsu 1 ("Zu adarreko txoriya zera, Lasarte berriz usua, zu ere mutil jatorra eta ura zu bezin gozua, nik berarekin pasa nai nuke nere bizitza osua, berez sortu zan jakintsua ta ark zertako du maisua?"); jakintsun 1 ("Basarritarrak izaten dira bertsolari geientsunak, jeneralean lan ortarako berak dira jakintsunak") // JanEd 2: jakintsu 1 ("Gizon jakintsuak esaten dute liburuetan letua"); jakintsun 1 ("Aziyo onen kontra jo degu Madrilla, an ere bazeguan gizon bat abilla, jakintsuna dalarik ona eta umilla") // Zait 41: jakintsu 38 (adib.: "Poib yakintsuaren berri Teiresi yakintsuak baño areago dunik eztazagut", "Esaidazu, ba, noiz ta zertan izan zera azti yakintsu?", "Tzeu ta Apolon, egiz, yakintsu dira ta gizakumeen biotzondoa ikertzen dute", "Oraingo aldiotan beste bide berriak barna io dute iakintsuek", "Alde-aurretik loretu ziran Elade'ko zazpi iakintsuak", "Arrezkero, bera baino iakintsuago ziruditen gizonen bila iarri zan", "Ez naizen-arren, iakintsu bat nintzala esango dute"); jakintsun 3 ("Egungo egunean, jakintsunek ez baitute aho-mihitan", "Oraino egin dezagun urhats bat goiti: zoin xoragarri zuhur eta jakintsunek dir-dir jalgi-arazten dauzkuten egia handien ederra!", "Platontiar berriak ez zaizkoia hurbildik jarraiki, heien medioz Kristoren erlisioneari sortu baitzaio jakintsun-mintzaire berezi bat?") // Zub 14: yakintsu 10 (adib.: "Baxenabartar yakintsu hau Doniane Garazin sortua zen 1530-an", "eta autatu zuen gure yakintsu au", "Azpilikueta, denbora hetako gizon yakintsu larrienen artekoa zen"); yakintsun 4 ("Zonbat eta zonbat ez da idatzi eta mintzatu liburu hortaz, mintzaira zaharren argitzen eta ikertzen ari diren yakintsunez Europan!", "eskualtzale yakintsunaren lumakoa, diteken eskuara ederrenian idatzia", "gizon yakintsuna eta idazle aipatua", "bai eta ere heien artean yakintsun hoberenarekin baino geiago argitzen dutala", "Aitortzen dut nik ere denen araberan baditutala nere hutsak, eta ene herriko baserritarren ondoan, mintzaiari doazkon trebetasunetan, anitz ikastekotan nizala; bai eta ere heien artean yakintsun hoberenarekin baino geiago argitzen dutala, baldin iluntasun zonbait izaten badut").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jakintsu (eta iakintsu, yakintsu, jakintzu) 454; jakintsun (eta yakintsun) 54; jakintsu eta jakintsun erabili dituzten autoreak honakoak dira">Lfn 6: jakintsu 5 ("Ospe aundiko jakintsu batzuek, guzien gañetik Wilhelm von Humboldt, Achille Luchaire eta Hugo Schuchardt'ek, au erakutsi dute", "Biltzar jakintsu eta agurgarri onek badaki zenbat atsegin erabazi orrak egin didan, eta zenbatez aunditzen nauen nere begien aintzinean", "Beraz esan nai nizuteke zertan, Euskaltzaindiaren iritziz -bederik ez banaiz enganatzen- euskera nolakoa orain dan eta lenago izan zan begiztatzen duten jakintsuak, eta aren jatorria billa dabiltzanak, euskeraren zaintzalleak eta begiraleak diran, eta aen sartzea Euskaltzaindian ez dan bidegabezkoa, ez badarabillate ere euskera beren lanetan", "Aren izena emen, Euskaltzaindiaren aintzinean, aitatu bear det, euskera bereziki ez ikasiarren, bere adimenezko indar guziaz maiz erakutsi duelako euskera garrantzi aundiko gai bat dala jakintsuentzat", "Euskeltzale jakintsua dan andre adiskide batekin idatzi du"); jakintsun 1 ("Jakintsun batzar onek autu nauelako, senditu det indar berri bat biotzean jaio zaitala") // P.X. in Herr 1992 2: jakintsu 1 ("Pontet eta Zink, bi andere jakintsuek"); jakintsun 1 ("Aste osoa iragan ondoan, Maulen eta Donapaleun, Arlande Oihenart handiaren IV. mendeurrenkari bildu diren 8 unibertsitatetako gizon eta emazte jakintsunak entzutez zerbait ikasi dugula erraten badugu, ez ahal da nehor harrituren") // Donibanekoa in Euzko Deya 1937 2: jakintsu 1 ("Ez dazkigu gauza guziak oraino xuxen, Geroak emanen du erakusterat. Jakintsuek diotena, gerla hortako berrien behar bezala emaiteko, behar da denbora, il faut le recul de l'histoire"); jakintsun 1 (eta testu berean berriz: "Ez dazkigu gauza guziak oraino xuxen. Geroak emanen du erakusterat. Jakintsunek diotena, gerla hortako berrien behar bezala emaiteko, behar da denbora, il faut le recul de l'histoire") // Xarritton 5: jakintsu 2 ("Platonen hiru aurpegi bait dira bakarrik aipu, azken puntu hau hartzen dugu adibide: Heidegger-ek Platoni egiten dion kritikari -baizik eta aitzineko jakintsuek ez bezala, elkarretarik osoki bereizten zituela Platonek izatea eta agertzea- ihardesten dio Lafittek, bere mendeko sofista txoriburuei zitzaiela bakarrik aiher filosofo handia eta ez bere aitzineko jakintsuei"); jakintsun 3 ("Jakintsun batzuek diote badirela bi eskual gorphutz ara", "Bainan eskual gorphutz araren gainean ez badute elgar aditzen jakintsunek are gutiago haren gogo araren gainean", "Bertzalde ez gira egungo jakintsunak berak baino gehiago fida gure ethorkiaren gainean dituzten ustekunder") // Alkat E. 3: jakintzu 1 ("Nahiz zahar ta jakintzu, zuhurrak hartzen du abisu"); jakintsun 2 ("So egilea beti jakintsun", "Jakintsuna ixil, ez dakiena dena haro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jakintsu : DFrec 54, AB38 9, AB50 7, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; jakintsun : DFrec 15.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jakintsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE; HaizeG BF (émérite), DRA (1 sabio, instruido; 2 sabedor, conocedor; 3 prudente), PMuj DVC (sabio, docto, erudito, científico eta jakintsu-arrandia egin: alardear de sabio, jakintsu-eritzi: pedante); jakintsun : DRA (1 sabio, instruido; 2 sabedor), PMuj DVC (sabedor, conocedor, noticioso); jakintsu(n) : Lur EF/FE (instruit, lettré, érudit, savant), Casve EF (-ü-: érudit, savant), HaizeG BF (savant, érudit), Lh DBF (docte, instruit, savant, érudit), jakinsu : DRA (sabio); jakinsun : DRA (sabio).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.