Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza izar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

izar
1 iz. Zeruan distiratzen ikusten den zernahi argizagi, Eguzkia edo Ilargia izan ezik. Eguzkia, Ilargia eta izarrak. Zeruko izar argiena. Gau argi izarrez josia. Izarrei begira. Izar eder distiratsua. Izarrak dirdiraka ari ziren. Izarren keinua. Izar dardartiekin ametsetan. Izar geldiak eta kolokak. Egunsentiko, goizeko izarra (Ik. artizar).
2 iz. (Izar baten antzera distira egiten duen eta gidaritzat hartzen den pertsonaren irudi bezala). Agur Maria, itsasoko izarra. Emazte maitagarria, gure etxeko izarra. Ene izarra zaren ama amultsua.
3 iz. (Erkaketetan, zerbaiten edo norbaiten distira edo edertasuna azpimarratzeko). Izarrak bezala argitzen du haren begitarteak. Izarra baino ederragoko andrea.
4 iz. astron. Energia sortzen eta igortzen duen argizagia. Eguzkia ere izar bat da. Izarrak eta planetak. Izarren ibilbidea. Izar erraldoi gorriak. Izar bikoitzak. Izar aldakorra.
5 iz. Izar formakotzat jotzen den irudia. Izarrezko koroa. Sei puntako izarra. Estatu Batuen banderako izarrak. || Irudi hori, hierarkia edo mailakatze bateko maila adierazteko erabilia. Jeneralen mahuketako izarrak. Bost izarreko hotela.
6 iz. Zaldi baten kopetako zuriunea.
7 iz. Ileak ateratzen diren gunea. Ile izarra. Izarra hedatuagoa eta behia esnedun hobea.
8 iz. Lanbide batean, batez ere zineman eta kiroletan, nabarmentzen den edo jendeak miresten duen pertsona. Telebistako izar bat. Izar ospetsu guztiak bizi diren tokia. Bai, izar bat izango haiz, eta jende guztia esku-igurtzika ibiliko zaik.

Aztergaia: izar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

iparrizar; itsasizar.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izar(-)belar Stellaria holostea, izar egon: zerua izar dago, izar(-)laino Sin. nebulosa, izar(-)multzo Sin. konstelazio.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: izar iheskor (edo/eta izar uxo : erabakitzen dena), izar-ihintz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

izar egon, izar-belar, izar-multzo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Izar iheskor duela urte asko proposatu eta erabiltzen hasi nintzen. Izar uxo delako hori, gaizki dagoenik esan gabe ere, askoz geroagokoa da, eta ez dut uste, ez zuzentasunagatik ez eta erabileragatik ere, besteari lehentasuna kentzeko eskubidea duenik. Izar iheskor jartzearen alde nago, beraz. || Besterik ez balitz ere, nork bere umeak maitatzeko daukan eskubideagatik. Geroago helduak bere aurretik egindakoa (ongi egina baldin bada behintzat) errespetatzeko beharkia duelako. Ez dago beti Mediterranioa aurkitzen ibiltzerik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Lantaldearen abisu-oharra isilduz aipatuko dira proposaturiko bi azpisarrerak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.