Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza irten bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

irten1, irten, irteten
1 da ad. Norbait toki batetik kanpora joan. Ik. jalgi; ilki; atera 2. Kalera irten da. Hainbat egun etxetik irten gabe igaro ondoren. Lau urte hauetan ez omen da ia kanpora irten. Sartu eta irten ibili. Herritik irtetea debekatu ziolako. Arimak gorputzetik irten eta berehala Jainkoari kontu ematera joan behar du. Nor edo zer ikustera irten zarete eremura? Prest gaude plazara irten eta elkarlanean hasteko. || Lapurrek, bidera irtenda, zeraman guztia kendu eta erdi hila utzi zuten. Samuel Saulen bidera irten zen.
2 da ad. (Gauzez mintzatuz). Odola irteten zitzaion zauritik.
3 da ad. Toki batetik beste baterako bidea hartu. Ik. abiatu. Goizeko trenean irten gara. Arratsaldeko bostetan irten ziren. Ihesi irten zen.
4 da ad. Zerbait, egon behar lukeen tokitik kanpora joan. Beribila bidetik irten da. Ibaia txit bizia eta neurrietatik irtena zetorren.
5 da ad. Toki edo egoera jakin batean egoteari utzi. Espetxetik irten zirenean. Eskolatik irten eta lanean hasi zen. Israeldarrei bere mendetik irteten uzteko. Behartasunetik irten ezinik. Zer egingo dute arima argal eta bekatutik irten berriek? Arriskutik irteteko. Aukera ona izan litekek egoera honetatik irteteko. || Ez haiz hortik onik irtengo.
6 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Haren laguntza gabe bizirik nola irten? Galduan irten. Garaitzaile irtengo balira. Usteak ustel irten zaizkio.
7 da ad. (Alde, aurka) azaldu, agertu. Moises neskatxen alde irten zen eta lagundu zien. Jabin-en aurka irten ez zelako damuturik.

Aztergaia: irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irten, irteten. da ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

irtenarazi.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irten, irten, irteten, irtengo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Eskuarki geroaldiko forma ez dugu eskaintzen'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Irten-en kasuan geroaldiko forma (irtengo) ematen du zerrendak, baina besteetan horrelakorik egiten ez denez, hemen ere, lekuz kanpo dago. Kentzea onartu da'.

irten2
1 adj. Gauzez mintzatuz, dagoen tokitik kidekoak baino gehiago goratzen, ateratzen edo nabarmentzen dena. Teilatu-hegal irtena. Begiak biziak, sudur-kakoa irtena. Begi irtenak dauzka, aho handia. Kokots estua eta irtena.
2 adj. Ausarta, lotsagabea. Irtenegiak datoz semeak.

Aztergaia: irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

irten, irteten. da ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

irtenarazi.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

irten, irten, irteten, irtengo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Eskuarki geroaldiko forma ez dugu eskaintzen'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Irten-en kasuan geroaldiko forma (irtengo) ematen du zerrendak, baina besteetan horrelakorik egiten ez denez, hemen ere, lekuz kanpo dago. Kentzea onartu da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.