Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza irakurzale bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

irakurzale
adj./iz. Irakurtzea atsegin duena, irakurtzen zalea dena. Irakurzale amorratua. Mutil azkarra zen, irakurzalea.

Aztergaia: irakurzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-05-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan irakurzale : "Aficionado a leer. "Amante de lecturas. Irakorzalia izan naiz gazte gaztetatik" Etxba Eib. Cf. irakurtzaile. Euskaldun guztiak euskerazko gauzen irakurzaleak, egin gura nituke. Ag Kr 10 (cf. 168 irakurle). Irakurzalea izanik ni, naiz-ta kalean botatako paper-puskak izan. "Aficionado a leer". Berron Kijote 108 (cf. 18 irakurle; AIr RIEV 1928, 601 irakurzale, Anab ib. 609 irakurtzale, Ldi RIEV 1929, 208 irakurrizalea)".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irakurzale (eta irakur zale) 8: Herr 1946 ("Irakurzalea, orhoitzapen bat zure othoitzetan hilentzat eta heien familientzat"), Etxde ("Itz oen asmatzalleak aitortzen digu etzela irakurzale, ausnarzale baizik"), Azurm ("egia esan, ni ez naiz euskaldun bat eta irakurzale bat besterik, ez naiz espezialista"), A. Lertxundi ("ez direla inoiz hiztun batere apartak izan eta irakur zale ere hor nonbait izango direla pentsatuz etsi dut eta horregatik ez diet haieri bidali gutuna"), X. Amuriza ("Irakurzale amorratua, Moderniaren lehen zikloko filosofo handi gehienak irentsi egin ei zituen"), DNoticias 1997 2 ("Txikitan irakurzale [...] Baietz esan zien, txikitan hagitz irakurzalea zela"), Egunk 1999 ("Irakurzaleari eransten zaizkion ustezko bertuteak hankaz gora jarri zituen atzo Victor Moreno idazle eta irakasleak"); irakurri zale 1, F. Ibargutxi ("Bertso-liburuak irakurri zalea izan al zara?"); irakurzaletasun 12: J.M. Muxika 3 ("Prentsa idatziaren zabalkunde eta audientzia datuekin irakurzaletasuna ondorioztatuz esan dezakegu gipuzkoarren eta nafartarren irakurzaletasuna nabarmentzen dela egunkariei buruz. Baina ez bakarrik egunkariekin, aldizkariekin ere agertzen da bi herrialde hauetako irakurzaletasunaren gailentze hau"), EusBiziBer 1999 ("euskarazko irakurzaletasuna sustatzea"), Egunk 1999 8 (adib.: "Irakurzaletasuna bultzatzeko orri batean idatziriko esaldiak dira horiek [...] Ez al dira horiek guztiak irakurzaletasunari buruzko aurreiritziak eta estereotipoak?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

irakurzale : DFrec 1 (Azurm: "idazle eta irakurzale"), AB50 1 (aficionado a la lectura) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

irakurzale : Casve EF (lecteur), Lh DBF (v. irakurle), DRA (lector), PMuj DVC (irakur-zale: lector) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

-zale(tasun) hau —besterik da Iparraldekoek darabilten -tzaile-ren pareko atzizkia— aditzei lotzean, era burutuarekin nahiz -tzeko osaerakoarekin erabiltzen da, eta, beraz, irakurri zale nahiz irakurtzeko zale(tasun) esapideak dagozkio, eta egokiagoak dira, lantaldearen ustez, baldin halakorik beharko balitz.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale aditzekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-22) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.