Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza intriga bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

intriga
1 iz. liter., zin. Antzerki, film edo eleberri baten korapiloa.
2 iz. liter., zin. Film, antzerki edo kontakizun batean, gertakizunek eta egoerek ikusle, entzule edo irakurlearengan pizten duten jakin-mina; film, antzerki edo kontakizun batek jakin-mina pizteko duen gaitasuna. Ik. suspense. Gidoi bikaina du filmak eta intrigak hasieratik amaiera arte irauten du. Egileak bidaiatzeko zaletasuna eta polizia-eleberria uztartu ditu intrigazko nobela honetan.

Aztergaia: intriga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): intriga 135: Berria 64 (adib.: “behar zuen baino intriga gutxiago du filmak”, “intrigazko eta beldurrezko osagaiak”), EiTB 50 (adib.: “Rajoik gaurdaino mantendu du intriga”), Jakin (“hortxe intriga eta espekulazioa”), Argia 8 (adib.: “intrigazko istorio beroa da”), DiarioVasco 12 (adib.: “Agirre Andrew Wyke intrigazko nobelagile ospetsuaren gorputzean jartzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: intriga 61: Berria 31 (adib.: “intrigazko eleberria”), Rafa Egiguren 3 (adib.: “Ondo idatzitako intriga-nobeletan ohi bezala”), Monika Etxebarria 3 (adib.: “Trafikatzen, intrigetan eta espioitzan aritu zen”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Nire testigantza hau ez da eleberri bat, intrigarik ere ez du”), Unai Elorriaga 2 (adib.: “Intrigatuta zegoen Matias Iduseko kale-izenekin”), Anjel Lertxundi 3 (adib.: “Nolanahi ere, aspalditxo intrigatuta nindukan beste auzi bat ere ulertu nuen“), Joxan Elosegi 2 (adib.: “intrigatu egin ninduen izenak”), Jon Muñoz 2 (adib.: “intriga eta azpijokoa ardatz harturik”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: “kontakizun honetan, intriga ez baitago itxuraldaketaren zernolakotasunean, beste zerbaitetan baizik”), Jon Alonso (“gelditzen da intriga-puntu bat”), Iñigo Aranbarri (“intriga falta du”), Fernando Morillo (“konplotak eta intrigak oso modan daudela”), Josu Zabaleta (“munduko ikusle guztientzat lan honen intriga, karaktereak, plano fantastikoak eta errealistak, dramatikoak eta komikoak”), Juan Garzia 2 (adib.: “faxismoaren barne-suntsidura etorri zen, plazak anaitasunez elkarturiko jendetza gainezka, askatasuna jauregi-intriga batek eman dion herri baten bozkario denboraz kanpoko eta prekarioa”), Irene Aldasoro (“asperturik, amarruz eta intrigaz”), Joxe Azurmendi (“Oin-atzaparrak Gaztelan sartu eta, elizak babesturik, poliki-poliki, presio eta zemaiz, intrigaz eta propaganda monastikoz”), Ramon Saizarbitoria (“Horregatik, askotan bukaeratik hasi ohi naiz polizi nobelak irakurtzen, amaiera argitu ondoren lasaitasunez ekin baitiezaioket hasieratik, nobela batek, intrigazaparte, bere baitan izan behar dituen plano, maila eta elementu anitzez gozatuz, lehenbailehen amaitzeko premiarik gabe”), Patxi Zubizarreta (“Gurina intriga litzateke, suspentsea”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es intriga / fr suspense; curiosité: Elhuyar: 1. [conspiración] azpikeria, azpijoko, azpilan; intriga. 2. [curiosidad] jakin-min, jakingura, jakin-nahi, kuriositate, kuriostasun. 3. (Cin./Lit.) intriga / Nolaerran: [film, roman] suspense; jakin-min, jakin nahi, jakingura, ikusmin, ikusnahi, kuriostasun / Zehazki: 1 (maquinación secreta) azpijoko, intriga. 2(enredo) katramila, nahaste. 3(curiosidad) jakin-min, intriga. 4 (narración, película) intriga, jakin-min / Labayru: 1.[engaño o conspiración] azpijoko, azpikeria, azpijan, azpilan, sator-lan, satorkeria, apokeria, amarru, konplot, konspirazio, zimarku. 2. [enredo o lío] nahaste-borraste, kaka-nahaste, saltsa, mataza, katramila, korapilo, endredu/endredo, arazo. 3. [novela] intriga. 4. [expectación o curiosidad] jakingura, jakin-nahi, jakinbehar, kuriositate, jakin-min | -gose (expr.) / Adorez5000: 1. azpikeria, azpijoko, azpijan, satorkeria, zimarku, intriga. 2 [enredo, embrollo] nahaste, nahaste-borraste, istilu, katramila, mataza, nahaskeria, mordoilo, zirri-parra, zaramatika. 3 [curiosidad] jakin-min, jakingura, intriga. 4 [Cinem., Lit.] intriga.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

ez du baldintza minimoa betetzen, baina ezaguna da eta beharrezkoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zin. eta Liter.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: Zerrendan sartu egingo nuke, premia izaten dugulako (2006-12-29)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.