Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inka
1 adj. Egungo Perun eta inguruetan bizi zen herri batekoa, herri horri dagokiona. Inka herriaren gune garrantzitsuak. Inka inperioko banderak. Buruzagi inka.
2 iz. Inka herriko kidea. Inkek hildakoaren ondoan opariak eta janaria utzi ohi zituzten hark hil ondorengo bizian erabil zitzan.

Aztergaia: inka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

inka 42: Deia 4 (“Harriak energia positiboz kargatuta omen daude; kosmoseko gure anai-arreba nagusiekin kontaktua egiteko egoitza da; hiri hau eraiki zuten estralurtarren errepresentazioak dira jainko inkak; eta inkek botere mentalekin altxa zituzten eraikin hauek”), Elhuyar (“Adibidez, kinoa hazi sakratua zen inkentzat, eta, antza, horri esker bilakatu ziren Hego Amerikako inperiorik indartsuena garai batean”), Consumer (“Amerikako indioek eta inkek saralez beteriko untxi-larruak zerabiltzaten horretarako eta amerikar aitzindariek kotoizko oihalak baliatzen zituzten eginkizun hori betetzeko, baina urez garbitu ordez, sutondoan lehortzen zituzten”), Berria 23 (“Hiram Binghamek Machu Picchu inken hiri sakratua aurkitu zuen”), EiTB 10 (“Baina inkez gain Ekuadorren beste hainbat herri bizi izan ziren. Herri horietako baten izena Yumbo da”), Argia 2 (“Inken kulturan, oraindik ere, bronkioak eta ahots hariak sendatu eta asma baretzen du”), Laneki (“Cuzcoko inken tenpluak eta gotorlekuak, hala nola Machu Picchu (Peru)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

inka 45: Berria 28 (“Gorpuak, bestalde, Puruchucon dagoen inken hilerritik 600 metro ingurura aurkitu dituzte arkeologoek”), Herria (“Hor agertzen dira oraino Inka populuak utzi herrestoak eta berantago, espainol konkistadorren obrak: eliza, gaztelu... kolonial itxuran”), Iñaki Mendiguren 8 (“Halaber, inkek bideak erabili zituzten beren konkistak sendotzeko”), Joan Mari Irigoien 2 (“Sergiok Abderramanen garaiko zeramikaz hitz egin zuen, eta Matiasek inken garaikoaz, inken eragina baitzuen, hain zuzen, Matiasek landutako zeramikak”), Iñaki Iñurrieta 2 (“Atahualpa inkaren zoritxarra”), Koro Navarro (“Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, Txiletik Kaliforniaraino, Argentinatik Floridaraino, Brasil portugaldarra inguratuz, bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz”), Pako Aristi (“Aldiz, maite genituen Boliviako kena herrikoiak, inken tradizioko xirula haiek, maite genuen Txileko Inti Illimani. Zergatik ez gure soinujoleen tradizio liluragarria?”), Xabier Olarra (“Hastapenetan entretenimendu hauek hildakoen omenezko jaiak izaten ziren; horrelaxe egiten zituzten grekoek, Nemeseia izenaren pean, eta baita azteka eta inkek ere, eta aro modernoan txinatarren artean dute arrakasta, nahiz eta uste zabalduena izan antzinako hildakoak, gaurkoen antzera, jale kaxkarrak zirela”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltoki, baina oraingoak hautsiak ditu marka guztiak: turista-parrasta alde batera utzita (tartean ni), milaka eta milaka dira kalean eta lanean ikusten diren afrikarrak, magrebtarrak, argentinarrak, karibearrak, eslaviarrak, inkak, filipinarrak”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

inka : Elhuyar, Labayru, Adorez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Exon: inka

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Bazegoen lehendik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

(herritarra, eta horri dagokiona).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.