Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hitz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hitz
1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba; solas 2; ele2. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Hitz andana luzea. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da.
2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz.
3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.
4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Herriaren hitza. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.
5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.
6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera.
7 iz. Hitzematen dena betetzeko borondatea erakusten duen adierazpena. Ik. promes; agintza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi. Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik. Idia adarretik eta gizona hitzetik. Ulertzaile onari, hitz gutxi.

Aztergaia: hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hitz-aspertu, hitza atxiki, hitza bete, hitza hautsi, hitza jan, hitzaren jabe egon, hitzari eutsi, hitzean egon, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitz(-)erdika, hitz eta pitz, hitzetik hortzera, hitzezko, hitz-jario 1 iz.: ezin atertuzko hitz-jarioa. 2 izond.: zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara, hitz(-)mitz, hitz(-)mizti izond., hitz-motel izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bi hitz, hitza atera, hitz batean, hitz batez, hitz-batu, hitz berri, hitz bi, hitz-egite, hitz-elkarketa, hitz elkartu, hitz-erdi, hitz estali, hitz-etorri, hitzez, hitzez hitz, hitzez-hitzezko, hitzez-hitzezkotasun, hitz gutxiko, hitz-joko, hitz lau, hitz neurtu, hitz-ordena . Eta adib. gisa: hitz dautzut (edo, hala erabakiko balitz, dizut) ez garela haserretu. Eta: hitza eman.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hitzezko, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitzeman, hitza bete, hitza jan, hitza hautsi, hitzari eutsi, hitzean egon, hitzaren jabe egon, hitza atxiki, hitz eta pitz, hitz-erdika, hitzetik hortzera, hitz-jario, hitz-mitz, hitz-mizti, hitz-aspertu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.