Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza heldu bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

heldu1, hel/heldu, heltzen
1 da ad. Toki batean izan, beste toki batetik bertaratu eta gero. Ik. iritsi 1; ailegatu. Donostiara heldu zen. Etxera heldu. Hel nadin zeruko atera. Azkenean heldu gara. Ez dakit nondik heldu diren eta nora doazen. Autobusa heldu zeneko, aspertuak ginen. Oinez, hegazkinez heldu. Zuzen heldu zen eskutitza bere xedera. Garaiz, berandu heldu. Ustekabean heldu ziren. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Gure oihua zuregana hel bedi. Joan zen uda eta negua heldu da. Heriotzako ordua heldu zitzaionean.
2 da ad. Denbora, maila edo egoera jakin batean egotera igaro. Udazkenera heldu gara. Zahartzarora heldu da. Adimenera helduz gero. Horrenbestetara heldu gabe. Ministro izatera heldu.
3 da ad. Garaiera edo maila jakin bat iritsi. Ura gerriraino heltzen zitzaion.
4 da ad. Ipar. eta naf. Etorri. (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz). Menditik heldu dira. Ez luke jakin behar nondik heldu zaion ondasun hura.
5 da ad. Ipar. eta naf. Zerbait edo norbait aipatzen denari egokitzen zaiona izan. (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz, gaizki, ongi eta kideko adizlagunekin). Ik. egon1 7; joan1 11. Azeriari ez zaio ongi heldu otsoa bezala mintzatzea. Badira belarrak elkarrekin ongi heldu direnak, eta badira elkarri kalte egiten diotenak.
6 da ad. Harremanetan (gaizki, ongi) konpondu. (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz, gaizki, ongi eta kideko adizlagunekin). Ik. etorri1 7. Gaizki heldu dira elkarrekin.
7 da ad. Ipar. Gertatu. Gertakari txarraz inor gutxi ohartzen da, heltzen den arte. Zer hel ere.
8 zaio ad. Premia, arrisku edo estutasun larriren batean dagoenari lagundu. Hel zakizkie, eror ez daitezen. Badaki zerurako bidean abiatzen denak Jainkoa helduko zaiola.
9 da/du ad. Fruituez mintzatuz, betetasuna iritsi edo iritsarazi. Ik. umotu; ondu 3; zoritu; heldu3. Heldu da garia. Berandu helduko dira aurten sagarrak. Helduak ote daude? Denborak mahatsak helduko ditu. || Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar. Haurrak helduak ditu. Zortzi haur zituzten, zazpi ongi helduak eta bat heldu gabe jaioa.
10 dio ad. Norbait edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. (nor osagarririk gabe). Ik. oratu1; eutsi1. Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta.
11 dio ad. (nor osagarririk gabe, gauza abstraktuez mintzatuz). Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu. Egokiera honi ez badiot heltzen. Jainkoaren auzi hau, aitzin-gibel askokoa da, eta saihets guztietatik heldu nahi izan diot.
12 dio ad. Sugeez edo intsektuez mintzatuz, ausiki, ziztatu. (nor osagarririk gabe). Suge batek heldu ziolako moztu zioten hanka. Eltxoek heltzen badizute.

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.
heldu2
iz. Ausikia, hozkada. Suge pozoitsuen heldu edo hozkadetatik sendatu.
heldu3
1 adj./iz. Fruituez, pertsonez edo animalez mintzatuz, betetasuna iritsi duena. Ik. heldu1 9. Gari helduaren kolorekoa. Aran helduegiak. Mutil gazte eta gizon helduak. Gizon helduen hitz sakonak. Emakume heldua zen. Balea hori euskal balea baino handiagoa da: 12-13 metro luze ditu eme helduak. Baziren esaten zutenak helduen euskalduntze-alfabetatzeak urte gutxirako lana zuela.
2 adj. Pertsona heldu bati dagozkion zentzua eta adimen gaitasuna iritsi dituena. Ondo nekien, bai, gazte helduak, arduratsuak eta langileak zirela.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.