Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza hazi bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

hazi1, haz, hazten
1 du ad. Haur edo animalia jaioberriak elikatu eta zaindu; haurra elikatu, zaindu eta hezi heldutasunera iritsi arte. Umea hazten ari den emakumeak ez du barau egin behar. Hazi zaitut neure ugatz garbiaz. Haurrak ongi hazi eta hezi. Bere izebak hazi zuen. Haz gaitzala eta eman diezagula behar dugun mantenua. Baserrian hazitako mutila. Sendi abertzalea hazi duten gurasoak. Erdaraz hazi zutelako. Gaizki hazitako umea. Umeak zerurako haz ditzaten.
2 du ad. (Subjektua pertsona ez dela). Landuko duk lurra eta lurrak haziko hau. Egia da artoak mutil morroskoak hazten dituela. Peru jatorra, Basarteko Unibertsitatean ikasia, mendiak hazi eta basoak hezia.
3 du ad. Animaliak elikatu eta zaindu, bereziki bizibidez edo helburu jakin batekin. Behiak hazten ditu. Artalez hazitako oiloa. Txerri bat hartu zuen hazteko, urte guztiko koipetarako. Orduan, nagusiaren artaldearen aldean, zenbait ardi hazi zituen.
4 du ad. (Landareez mintzatuz). Lur ondo landuan hazitako artoa. Mota askotako barazkiak hazten ditu bere baratzean.
5 da ad. Izaki bizidun bat ezarian-ezarian handituz joan. Hazten eta handitzen garenean, gure bizia txikitzen eta laburtzen da. Arin hazten den landarea. Asko hazi da zure haurra. Hamar zentimetro hazi. Haziko dira berriak. Garunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako. || Bizarra hazten utzi du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haurra eta pertsona hazia. Gizon hazi bizartsuak. Bizar haziak. Mutil haziak zituen. Hala haurrekin nola haziekin.
6 da ad. Handitu, handiago bihurtu. Hor iraun nuen, adinez (eta zuhurtziaz?) hazten ari nintzen bitartean, sei urte luzez. Zure maitasuna haziz doan eran. Haziko dira gure indarrak. Udaberrian hazten diren ibaiak. Gehiegi hazi diren hiriak. Zorra haziz joan. Neurria ez doa urritzen, hazten eta ugaritzen baizik. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ur haziak.
7 du ad. Handitu. Orea altxagarriak du hazten. Zerbaiten kopurua hazi.

Esaera zaharrak

Haurrak hazi, nekeak hasi. Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen].
hazi2
1 iz. Fruituaren zatia, landare berri bat sor dezakeena. Ik. bihi. Sagar-haziak. Kilo bat liho-hazi. Hazi ona eta txarra. Lur onean ereindako hazia. Behin batean, hazi ereile bat atera zen ereitera (Ik. ereile). Hazia hozitu.
2 iz. Ernamuina, garatzean zerbait sor dezakeen gauza. Ez dute obra onen hazia erein nahi. Sozialismoaren haziak indarra hartzeko, gizartea ongi landurik zegoen. Gaiztoak hilda ere, geratuko da infernurako hazia.
3 iz. Animalia arren ernaltze organoei darien gaia. Giza hazia. Bere hazia lurrean barreiatu zuelako. Hazi isurtzea. Hazi jarioa eta antzeko eritasunak.
4 iz. Zerbaiten iturburua edo kausa sortzailea. Gorrotoa da bekatu guztien hazia. Hazi hartatik etorri da gaurko idazleen loratzea.

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta. Hazitik bihia. Zotzetik da ziria, hazitik bihia.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.