Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza harri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

harri
1 iz. Mea-materia gogorra, lurraren azalean (azal-azalean nahiz barnean) masa gotorretan aurkitzen dena. Harri zatia, puska. Harria baino gogorragoa.
2 iz. Gai horren mota berezia. Ik. kareharri; harrikatz. Diamantezko harria bezain gogorra. Lurpe gordean aurkitzen diren urre eta zilar, diamante eta beste harri ederrak.
3 iz. Eraikuntzan erabiltzen den harria. Harrizko zubia. Harrizko mailak (Ik. harmaila). Harrizko aska (Ik. harraska). Harria jo, pikatu, leundu. Harri landua (Ik. harlandu). Harrizko atala. Azpian lur hotza, gainean harria.
4 iz. Harri zati ez oso handia, norberak eraman edo bota dezakeena. Harri bat bota zion. Bekaturik ez duenak lehen harria jaurti dezala. Habaila-harria. Harri artean erortzen diren gari-haziak. Harri biribilez estalia. Harri pila bat. Barka, behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten badut.
5 iz. Erabilera bereziren bat duen harri zatia. Ik. hilarri. Esne harria.
6 iz. (Gogortasunaren irudi bezala). Harrizko bihotza. Han gosez hil dira gure arbasoak, kapoiz asetzean gaskoi harrizkoak. Zer uste duzue, harrizkoa naizela?
7 iz. (Erkaketetan, zerbaiten edo norbaiten gogortasuna azpimarratzeko). Jende zaildua eta zakarra, harria baino gogorragoa. Harria baino gogorrago dut burua.
8 iz. Harriabarra. Ik. harri erauntsi. Euria eta harria ari zuen. Harri-jasa handi batek harrapatu zituen.
9 iz. Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan gertatzen den ale gogorra. Idiak harria badu bixikan. Gibel harria.
10 iz. Zorigaitza, ezbeharra; hondamendia. Hau da harria etorri zaiguna! Txorakerietan gau eta gauerdi, harria etxera biltzen.

Esaera zaharrak

Bati harriaz, bertzeari ogiaz. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Aztergaia: harri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

harri, har-.

Jatorrizko forma

monumentu, oroitarri; zimendu, zimentarri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: harri bizi, harri(-)erauntsi, harri eta belarri: harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen, harri eta zur, harri(-)koskor, harri(-)meta, harri(-)min, harri preziatu, harri(-)ukaldi, harri xehe, harri zabal.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: harria bota, harria egin, Harri Aro, harri baliotsu, harri egin, harri-iraitzi, harri-jasotzaile, harri-jasotze, harri pikatu, harri-pikatzaile, harri-ukaldika .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

harri bizi, harri-erauntsi, harri eta belarri ("harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen"), harri eta zur, harri-meta, harri-min, harri preziatu, harri-ukaldi, harri xehe, harri zabal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: harri eta haitz (pl.). || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da. 2- Bizkai euskaraz oso erabilia da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-30/31): 'Barne koherentziaren arabera, bigarren osagaitzat harri eta ontzi dutenak bildu dira. Onartu den proposamena honako hau izan da: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita. Gainera, botarri / botaharri eztabaidatu da eta bozkatu: zortzi boto bigarrenaren alde eta sei lehenaren alde. Beraz, botaharri onartu da. / Ontzi bigarren osagai dutenekin, onartu den proposamena hau izan da: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. / Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta abisu-oharrik gabe jasoko dira lantaldeak proposaturiko harria bota eta harri baliotsu azpisarrerak, eta Heg. marka duela aipatuko da harri egin azpisarrera, eta bere oharrarekin).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.