Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hala bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hala
1 adb. Era hartan. (Berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honela eta horrela-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. halaxe; honela; horrela; hola. Iruditzen zait oraino bizi zarela; eta halatan, hala bazintut bezala mintzatu nahi natzaizu. Hura hala izan zen. Guk ere hala behar dugu hartaz ongi oroitu. Eta hauek guztiak hala direla oroit zaitez. Hala dio San Agustinek. Hala esan zidaten eta hala diot nik ere. Zer doakizu ala hura holako edo halako den, ala hau hola edo hala goberna edo mintza dadin? Hala hitz egiten zuenari. Hala balitz. Eskuak, oinak eta sabelak elkarri lagundu behar dioten bezala, hala gizon batzuek besteei, galduko ez badira.
2 Aurreko perpausetan esan denarekin nolabaiteko lotura adierazteko erabiltzen den hitza. (Perpausaren hasieran, gehienetan eta-ren eskuinean, lokailu gisa). Eta hala, liburu bat idaztea erabaki nuen.

Esaera zaharrak

Nola bizi, hala hil. Nola soinua, hala dantza.

Aztergaia: hala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hala (gisa hartan).

Jatorrizko forma

hala /horrela/.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hala ere Sin. halere, hala eta guztiz ere, hala-hala Ipar. adlag. 'berdin-berdin', hala-hola 'ez oso ongi', hala-holako, hala nola 1 'adibidez'. 2 Ipar. 'bezala': jauregiko eskailerak berrituak izan dira, hala nola zureriaren bertze zati asko, hala... nola, halarik ere.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hala bada, hala berean, hala edo hola, hala eta guztiz, hala moduz, hala moduzko, hala-nolako .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

halan

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hala-hala, hala-halako, hala ere, hala eta guztiz ere, hala moduz, hala moduzko, hala nola, hala... nola, hala-hola, hala-holako, halarik ere

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: halan... zelan (Bizk.). halaz (Ipar.). || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira, euskalkien ekarpenari begira batez ere.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.