Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gogo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gogo
1 iz. Gizakiaren buru ahalmenen egoitzatzat edo iturburutzat hartzen den gauza. Ik. arima. Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak eta mamituak. Maiz irakur itzazu gauza sakratuak eta gero erabil itzazu gozoki zure gogoan barrena. Soin zaharrari gogo berria eman eta gogo horretan izar urdinetarainoko asmoa sorrarazi. Orain, bada, altxa ezak heure gogo tristea. Bere anaiaz oroitu eta, gogoa iluntzen zitzaion ardura. Dohatsuak gogoz behartsuak. Egotz ezazu zeure gogotik asmo hori. Gure gogoa asetzen duen ondasun bakarra. Gogo bideetan barrena. Bere gogoan eta bihotzean zaurtua. Bihozberatasun eta gogo argitasuna. Platonen gogo argia. Guztiek elkarrekin gogo batez eta aho batez adora dezagun.
2 iz. (Oroimenaren egoitza edo iturburu bezala). Ik. gogoan izan; gogoan eduki; gogora ekarri; gogora etorri. Gogoan atxiki. Gogoan gorde.
3 iz. (Nahi, desira edo asmoen egoitza edo iturburu bezala). Amoratuak bere gogo guztia haragian dauka. Ez du lanerako gogorik. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Gogoak agintzen ziona egin gabe. Norbaitenganako gogo gaiztoa. Gogo aldartetsua. Gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz. Gogorik gabe edo gogo gaiztoz hasi nintzen. Ezertarako gogorik eza. Agindua ezaguera argiz eta gogo osoz hausten denean. Lapurtua itzultzeko gogo sendoaz. Gogo handirik gabe egina. Denen gogoa betetzea ez da erraza izaten. Zerurako bidean hasten direnek ez dute aspertu eta gogoa galdu behar. Etsitzea eta gogo galtzea.
4 iz. Desira. Ondasunen gogoa eta egarria. Gogo biziena.
5 iz. Espiritua. Aingeruak gogo hutsak dira. Haragia gogoaren aurka eta gogoa haragiaren aurka grinatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gogo, goga-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogo(a) hartu, gogoak eman, gogoan erabili, gogoan hartu, gogo eman, gogo izan: egin gogo dut , gogo(-)jardun iz., gogoz kontra.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

a) AS gisa gehituz: gogoan atxiki , gogoan eduki, gogoan eman , gogoan izan , gogoan jaso , gogoan jo, gogoan pasatu, gogoan sartu , gogoari eman , gogo-bahitze, gogo-bihotz, gogo guren, gogo onez , gogora ekarri , gogora etorri, gogo txarrez, gogo-urri , gogo-urritu . b) ik. EBBren oharra s.u. asmo: bide 2 arautua bezala eskaini behar zela asmo 2 sarrera berria (hala arautu da bigarren itzulian), eta modu berean ematekoa dela gogo 2 (hemen jasoz gogo izan azpisarrera arautukoa: egin gogo dut).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogo(a) hartu; gogo izan ("egin gogo dut"); gogo eman; gogoak eman; gogoan hartu; gogoan erabili; gogoz kontra

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1.'nahi'. 2. adimendu, endelegu..." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gogoa bete, ‘gogobete’ baino erabiliagoa.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gogoa eraman (‘deigarri izan’, ‘atentzioa eman’), gogoa galdu (‘adoregabetu’), gogo(rik) gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain jasoko; eta bere hartan onartu dira lantaldeak proposatuak: a) gogo 1 gisa aipatuz hiztegi-sarrera hau; eta b) sarrera berrian jasoz gogo izan azpisarrerakoa: gogo 2: egin gogo dut.Honela:gogo 1; gogo(a) hartu gogoak eman; gogoan atxiki; gogoan eduki; gogoan eman Batez ere Ipar. 'gogoan izan'; gogoan erabili; gogoan hartu; gogoan izan; gogoan jaso g.er.; gogoan jo Gip. g.g.er. 'nazkatu'; gogoan pasatu Batez ere Ipar.; gogoan sartu; gogoari eman Ipar. 'ohartu'; gogo-bahitze g.er. 'estasia'; gogo-bihotz pl.; gogo eman; Gogo Guren g.g.er. 'Espiritu Santua'; gogo(-)jardun iz.; gogo onez; gogora ekarri; gogora etorri (eta gogora heldu, gogora jin); gogo txarrez; gogo-urri Zah.; gogo-urritu gogo-urri(tu), gogo-urritzen. da/du ad. Zah.; gogoz kontra; gogo 2: egin gogo dut.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.