Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza globo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

globo
1 iz. Esfera formako gauzakia. Munduko globoa eskuetan zuela.
2 iz. Gomazko zorro txiki biribila, airez betetzen dena, jostailu bezala edo festetako apaingarri gisa erabiltzen dena. Ik. puxika 2. Globo sorta bat zegoen lanparatik zintzilik. Kalean globoak saltzen.
3 iz. Baloia (aireontzia). Haizearen mende zeuden, ez baitzeukaten inolako tresnarik globoa gidatu ahal izateko. Goi atmosferara jaurtitzen diren zunda globoak.

Aztergaia: globo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

globo (eta globodun 1) 'esfera' adierako 10: B 6 (Azc PB: "Globo baten neurtuten / neurri ziurragaz / izar-bide guztiak / dago konpasagaz"; A BGuzur 3, adib.: "ke guztie globoan sartute, globoa gora ta gora"; Altuna: "Agur! -suzko borobillak (globuak) esan eban"; Erkiag BatB: "Erriko mutiko ederzaleagoak, globodun galtzak eukazala burla egiten eutsen"); EB 4 (MEIG 2: "Mutiko baten eta globo gorriaren arteko adiskidetasuna besterik ez da", "Globoa ez da nolanahikoa, gaurko gure begiek ikusten dituztenen antzeko maxkuri haizatua"; Osk Kurl 2: "globo musikadun bat (...) globoak tutua joten zuan hustu artean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'esfera' adierako globo (eta begi(-)g., g. istripu, g. saltzaile, g. itxura, g. saltzen, g. sonda, g.-arrai, haize-g.) 73: Azurm 2, B. Hidalgo, Egin 1984 eta 1985, F. Olariaga 5, Fisika 1990 3, Gaur express 1989, I. Aldabe, I. Borda 2, I. Salbidegoitia, J. Agirre, J.A. Berriotxoa, J.A. Ormazabal 2, J.M. Irigoien 5, J.M. Torrealdai, Kaskarintxo 15, K. Santisteban, Kimika 1990 2, Kirolak 1975, L. Dorronsoro 3, Lasa, M. Billelabeitia 3, UZEI, Zipristin/1, 3 eta 7 8, Ingurua/LH, Bene-benetan/1 2, M. Gomendio, BidaiaZient, P. Zubizarreta 3, ArrPress 1993, Ttipi-ttapa 1994 // Testuinguru batzuk: ArrPress 1993: "globo bat puztu eta behatzarekin raka-raka egitean bezala, zimurtuta geratzen da"; Azurm: "Txaloak, izan ere, ez dira gure arrokeriaren aparrak ateratzen dituen globo xoro huts"; B. Hidalgo: "globo itxura zuten bi zeramika ontzi"; Bene-benetan/1: "Globoz urrunera"; BidaiaZient: "Globoan joanda bezain bakar sentitzen ginen"; Egin: "zepelin, globo, delta, areoplano", "trakak eta globoak"; F. Olariaga: "Globoa astiro-astiro gora ta behera dabil"; Fisika 1990: "Globoa puztu eta askatzen baduzu, ziztu bizian aterako da"; Gaur express 1989: "zintzilik bezala gelditu zen mendiaren puntan, globo bat bezala"; I. Aldabe: "Zefalopodoen artean oso berezkoak diren begitako organo argidunak, begi globuaren inguruan banatzen dira, batzutan, errosario baten gisako katea itxuratuz"; I. Borda: "Ametsaren globoak kariziatu ninduen"; I. Salbidegoitia: "globoz loturiko ikurrin izugarri bat"; J. Agirre: "Begi-globoak sakonera sartuak, oso bigunak"; J.A. Berriotxoa: "oso metale pisutsu batez eginiko globo batzu"; J.A. Ormazabal: "Pixka bat harrotzen zenean globo bat bezala jarri arte puzten zitzaion deabru hari bere buztana"; J.M. Irigoien: "Globo bat ematen dun, globo bat haiz baina buelta emana", "aitarekin zeppelinez egindako hegaldi hura oroitu zuen, globo gidagarriak grabitatearen legeak hautsi zituenean", "'Globo sonda' bat zirudien"; K. Santisteban: "haizerik gabeko arratsaldeetan eskapatzen diren globoei eginikako Soak"; Kaskarintxo: "Zenbat globo puztu ote zuen gizon hark bere bizitzan zehar?"; L. Dorronsoro: "Zingiraren ur-gañean, globo aundi bat ageri da"; Lasa: "globo edo puztuki bat lehertzen den bezala"; M. Billelabeitia: "globoz atera berri dira ezkon-bidaia egiteko asmoz"; M. Gomendio: "baloiak, globoak, oholak"; P. Zubizarreta: "Gero txoferra jaitsi da eta ertzainek globo bat eman diote, puzteko"; Ttipi-ttapa 1994: "Bera eta zirkuitoa airetik ikusteko, bertzalde, 3 haize-globo ibiliko dira egun osoan goiti eta beheiti"; Zipristin/1: "Globo polit bat erosi nuen"; globoso 1 (Zoologia: "Hodiaren paretatik, oso argi ikus daiteke dilatazio globoso bat lakain bakoitzean: gongoil bentral segmentarioa"); globotsu 2 (I. Aldabe: "Maskor leuna, iridestzentea, erdigardena, bira globotsuak; erdian nukleodun operkulua, zeinak, bere barne kaldean 3 gandor dituen", "Bira globotsuak dituen maskorra"); globotxo 3 (Zipristin/1 2: "Laster hasi zen gora ta gora / globotxo hegalaria", "nire globotxo txuri-gorria"; Txiliku: "kakalardoa hari muturrean agertu zen eta urre gorriz apaindutako globotxo baten antzera diz-diz egin zuen"); b) 'Lurra' adierako globo 2 (AKManifestua 1980: "burjeseriak globo guztia inbaditzen du"; J. Elorza: "Makurdura hori dela eta Lurrean zona klimatiko desberdinak ditugu, urte sasoi desberdinetan, zeren globoko zati guztiek Eguzkiarekiko jarrera berdina bait daukate"); lur(-)globo 4 (J. Elorza: "lur globoaren barruari buruz dugun ezagupena ez da batera zihurra"; G. Nazabal: "Lehenbiziko hegaldia lur-globoaren biran"; Sirimiri/6 2, adib.: "har itzazu berriro ere lur-globoa eta lanpara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

globo : DFrec 11, AB38 29, AB50 9, HiztEn, LurE, Euskalterm 15 (hauetan globo zunda, begi-globo, etab.); globoarrain : HiztEn; globo-arrain : LurE, Euskalterm 2; globoidal : Euskalterm 1; globoide : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

globo : EuskHizt, HiruMila (1 globo, cuerpo redondo y vacío por dentro; 2 globo), ElhHizt (1 globo, esfera; 2 globo #mdash# para jugar), EskolaHE, XarHizt (globe); globo-arrain : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal globo / globe, ballon formen ordainak: HiruMila: globo, esfera; globo ocular: begi-globoa, etab. // ElhHizt: 1 globo, puxika; 2 globo (gorputz esferikoa); 3 Mundu, Lur // Lur EG/CE: globo; globo terráqueo: lurbira // Lur EF/FE: 1 biribil; 2 ontzi; globe terrestre: lurbira / baloi // XarHizt: borobil, globo (le globe terrestre: borobila, lur globoa) / baloi // Casve FE: biribil; (terrestre) lürbiribil, leihor, lülobo / balu, haxe // HaizeG FB: borobil, boronbil; (terrestre) leihor / baloin // T-L LBF: borobil / baloin // PMuj DCV: 1 esfera, orbe: borobil, boil; globo aerostático; egutontzi; etab.; 2 globo terráqueo; lur-bira, lur-biribil, lur-boil; 3 globo celeste: ortzi-bira, ortzi-boil; 4 globo-sonda: sunda-ontzi; 5 globo cautivo: egutontzi lotu // Azkue Aurkibidea: Ø.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, adierak eta eremuak zehaztuz; cf. begi-globoa, lur-globoa, etab. #mdash# baina baloi aerostatiko, baloi gidatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: onartzekoa da, dudarik gabe, baina, honen ordez, beste zereginetarako (atmosferikoak adibidez) baloi erabiltzea, nazioartekotasuna gora behera, Hegoalde osoan inolako tradiziorik gabea da eta, are okerrago, ulergaitza litzateke.

 - [E123]: “Zer esan nahi du lantaldearen oharrak, bi adiera bereizi behar genituzkela: 1. begi globoa, lur-globoa; 2.* e. baloi?

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu bestelako azalpenak).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.