Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gidoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gidoi
1 iz. Heg. Irrati eta telebistan, saio baten nondik norakoa eta esan beharrekoa zehatz jasotzen duen testua; film baten gertakizuna, elkarrizketak eta ohar teknikoak jasotzen dituen testua. Irratirako gidoiak. Zuzendari onenaren eta gidoi onenaren saria. Zinema-gidoia.
2 iz. Hitzaldi, elkarrizketa edo kideko bat garatzeko lagungarri bezala erabiltzen den testua. Kazetariak alferrik prestatu du gidoia. Hitzaldi bat prestatu behar badugu, bi aukera ditugu: gidoi moduko bat egitea edo den-dena idatzita eramatea.

Aztergaia: gidoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB (eta B 1) dira gidoi : a) 'testua' adierako 64 (cf. irrati-g., kondaira-g., laborategi-g., zine-g.): A. Lasarte 2 (adib.: "Barriz ere entzun, eta gidoia oinarritzat hartuta, entzundakoaren laburpen idatzia egingo dabe"), KultUrtekaria 1985 ("Irudi eta argazkiaren kalitatean oinarritu da neurri handi batean, gidoia eta aktoreen lana gutxik goretsi dutelarik"), HizkLiter/BBB/3 2 ("Azter itzazu banan-banan hamalau ahapaldiak eta osatu gidoi gisako bat", "Gidoiaz baliatuz azaldu bertsoaren argumentua bospasei lerrotan"), K. Igea 3 ("Lanerako gidoiak: Hauek oroimena lantzea baino gehiago, ikasleari lanean erakusten saiatzen dira", "Gidoiak orientatiboak dira bakarrik, beraz irekiak", "lehenik bisita egiten lagunduko zaituen Gidoia egizu"), Zientzia eta teknika 1986 ("bideo mutuen gidoiak egiteko ariketak"), J.M. Olanga ("Hasiera buruturik duzula, gidoiari jarraituz garatu behar duzu idazlana, ideia nagusi bakoitzari paragrafo bat eskainiz"), Idazleen II Ihardunaldiak ("Guzti horren aurrean, motor / acción esateko garaia baino askoz ere garrantzitsuagoak dira lehen osaketa literarioa [gidoia]"), B. Urkizu 2 ("irakasleek ez dute aurrez idatzitako gidoirik", "Gidoia edo elkarrizketa nahasiagoak direnean, teknika honetan trebetutako irakaslea behar da"), Baietz/3 eta 4 ("Orrialde hau Nor da nor jokurako gidoia da", "telesailaren gidoia"), J.M. Lekuona ("Antzerkiak eta kontaerak textuaren aldetik finkotasun bat eskatzen dute, gidoi bat gutxienez"), I.M. de Lezea ("eszenatokiak eta (...) gidoiak"), I. Zubiri 2 ("Gidoian ez da inoren lobarik agertzen", "Gidoian agertu ez arren ere, ez geneukan zalditik jaisteko asmorik"), Egin 1980 2 ("Gidoia eta marrazkiak, G. Murok", "Gidoia Enkarni Genua eta marrazkiak Jesus Lucasenak"), EHAA 1987 4 ("Gidoi eta egile aukeratua: Angel Amigo Quincocesen 'Ander eta Yul'", "Ordezko gidoia eta egilea: Maria Belmonte Barrenetxearen 'Etchahun, Errakorra'"), Habe 1982 eta 1992 ("Horien gidoiak idazten aritua zara", "Gidoian ere parte hartu du"), Eguna 1990 ("Gidoia taldeko bi emakumeek idatzita dago"), Hemen 1989 ("komik eta zineko gidoiak"), M. Murua 4 (adib.: "Elementu kimikoaren kontzeptuaz jabe zaitezen, ondoko Laborategi-Gidoia egingo dugu"), Natura/OHO 5 (adib.: "Laborategi-Gidoia"), Argia/3 ("Taldearentzat gidoia"), Axelko ("Osagaiak: zerrenda moduan [gidoia erabiliz]"), B. del Teso ("Bigas Lunaren gidoia goraipatu dute"), E. Genua ("'Isil isilik dago' Euskal Herriko kantu bat da, eta kantu hau gidoi bihur dezakegu"), GIE HizkLiter 6 (adib.: "Komikiak marrazkigintza dauka, jakina; baina baita testua eta gidoia ere"), Hitza/5 ("Aurreko datuak bildu ondoren, kondaira-gidoia asmatzeari ekin"), Hizkuntza/6 eta 7 3 (adib.: "Gidoia eta marratxoa"), J. Gimenez ("Big Brother berriak beste gidoi bat jarri du antzezpen horretan parte hartzera prestatu diren aktoreen eskuetan"), K. San Julian ("inor ez da etorriko zer egin behar dugun esanaz, inork ez digu idatziko gidoia"), L. Erriondo ("jarraitu beharreko prozesuari dagokionez erabakiak hartu beharko ditu: hizkuntza hauetariko bakoitzaren presentzia, sustatuko diren funtsezko erabilera gidoi moduak eta lehentasunezko lerro metodologikoak"), MAtx ("kontakizun laburrak, irrati-gidoiak"), N. Mujika ("Gidoia: Steven Zaillan"), PsikolSoz ("Kognizio sozialaren errotze historikoaren ostean, zenbait gako-kontzeptuak agertzen ditugu [Eskema, Kategoria edo Prototipoa, Gidoia]"), Sirimiri/6 3 (adib.: "Hitzaldia egiteko gidoia prestatu"), U. Ruiz ("Antzezteko, arbelean idatziko da testua, pertsonaien sarrerak gidoi batez eta izenaren lehen letraz markatzen direlarik"); b) 'marratxoa' adierako 3: Txill ("Badirudi, hitz batez, "ba-" hau beste modu batera idatz litekeela: berezita, agian, edo gidoi txiki batekin"), Xuxen ("Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak"), Hitz ordena ("Parentesiek, gidoiek edo komek"); gidoigile , gidoigintza eta gidoilari bana (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gidoi : DFrec 11 ('testua'), AB38 12, AB50 17, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan 7 'testua' eta 1 'marratxoa'); gioi : DFrec 1 ('testua'), AB38 2, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gidoi : EuskHizt ([esp] ik. hari 3); gidoi : HiruMila (1 resumen, 2 argumento), ElhHizt (Heg. guión), EskolaHE (film baten osagaiak adierazten dituen testua), Lur EG/CE (guión) eta EF/FE (1 scénario; 2 trait d'union), PMuj DVC (gioi: guión); gidoigile eta gidoilari : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal guión / scénario formen ordainak: HiztHand: 1 ildo nagusi; 2 marratxo; 3 gertakizun, gidoi; 4 zutoihal, estandarte // HiruMila: 1 marratxo; 2 gidoi // ElhHizt: 1 gidoi; 2 marra, marratxo // Lur EG/CE: gidoi, hari // Lur EF/FE: gidoi, (film, théâtre) hari // XarHizt: agermolde // Casve FE: nolazer(a), hari // HaizeG FB: presenta-molde // PMuj DCV: 1 marra, marratxo, zubi, elkar-ziri, itz-ziri; 2 laburgo, laburki(zun) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. 1 hari (3) / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gidoi" / HezkAdmin: guión.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma bat aukeratzea

a) ez da nazioartekoa, forma "asmatukoa" da, eta nekez proposa dezake lantalde honek (J-L. Davanti, alderantziz, nekez baztertu ahal izango dela iruditzen zaio, hain hedatua denez; eta Heg. markatuz jaso litekeela); b) ordaintzat proposatu diren hari, gertakizun ere ez zaizkio egokiak iruditzen (gaztelaniazko 'trama' eta 'argumento' adierazteko hobeak izan litezke horiek); c) aitortzen du, ez dakiela ordain egokirik eskaintzen, non eta ez den gidoin horretarako (berr)egokitzen, edo antzezgida modukoren bat asmatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

 - [K201]: "ez da hartu, baina bilatu beharko litzateke agian horren ordainen bat: idazki, izkribu, liburu, hari (Irrati-hari Orotarikoan)...?" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Andoni Egaña, Jokin Muñoz, Juan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi edo Aingeru Epaltza dira, besteen artean, XX. mendean hitz hau erabili dutenak. Bere horretan onartuko nuke, nahi bada Heg. marka emanaz”.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Zehaztapena: Heg.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da forma (orobat gidoigile eta gidoilari), eta Heg. marka duela aipatuko: «gidoi iz. Heg.»

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.