gibel2
1 iz. Atzea, atzeko aldea. Ganbarako ate gibelari beha. Kopetako izerdia esku gibelaz lehortu zuen.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ateak ixten dituzte haren gibelean. Borreroa ari zaio bizkar gibelean bi eskuak estekatzen. Etxe gibelean. Ontziaren gibeleko aldean. Haren gibeletik ibilia zen neska gaztea. || (Dagokion izen sintagmarik gabe). Aurrean Baztan daukazu, gibelean Erro aldea. Gibeletik ez darraio soldadu armaturik.
3 adj. Atzera, lotsatia. Euskalduna ez balitz den bezain gibela. Uzkur eta gibela gelditu naiz.