Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gertatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gertatu, gerta, gertatzen
1 da ad. Egite edo gertaera bat izan, gauzatu edo heldu. Ik. jazo. Egunero gertatzen diren gauzak. Zer gertatu da? Senperen gertatua. Judasi gertatua. Ezbehar handia gertatu zaio. Gerta daitekeena da. Horrelakorik berriro gerta ez dadin. Bizitzea gertatu zaigun egunon ezaugarriak.
2 da ad. Izan, bilakatu, aipatzen den ondorioa izan. Eritasun honetaz kutsaturik gertatzen bazara. Kondenatuetarik bat gerta ez zaitezen. Ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezke. Laguntza hura kaltegarria gertatu zitzaion gero. Ez zara lekuko faltsu sekula gertatuko. Ararteko gerta dakigun. Haurdun gertatuko zara eta seme bat sortuko duzu.
3 da ad. Aurkitu, suertatu. Gizonak bere burua munduan aurkitzen du, hemen gertatzen da, nola eta zergatik ez dakiela. Nor geure aldian eta tokian gertatzen gara. Parisen elkarrekin gertatu ziren. Egun horretan gertatu ginen franko egoera larrian. Haren arima zeruan gerta dadila.
4 da/du ad. Prestatu, atondu. Engraziaren etxean sekulako oturuntza gertatu zuten. Berehalaxe gertatu nintzen lanerako.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Otsoa, non aipa, han gerta.

Aztergaia: gertatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gertatu, gerta, gertatzen. da/du ad. / AS: gerta ala gerta, zer gerta ere.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zer gerta ere; gerta ala gerta

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gertatu, gerta, gertatzen

Esapideei dagokien sistematika

aditzoinen inguruko esapideok sistematikoki lantzekoak dira: zein kasutan erabiltzen diren (cf. lehenengoaren pareko zer hel ere Zub.koa, edo bigarrenaren ereduko kosta ala kosta), eta nola (cf. Bizk. hedatuagoa datekeen zer gertatuko ere modukoak, edo sar(tu) ahala sar(tu) modukoekiko eralazioa)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.