Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gero bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gero
1 adb. Oraina igaro ondoan; aipatzen dena igaro ondoan. Gero etorriko da. Ken itzazu oinetakoak eta etor zaitez gero. Lehenik haurrak, gero gainerakoak. Gero, gerra ondoan, izan dira gerokoak. Lehen, orain eta gero. Orain, gero eta beti. Ez orduan eta ez gero. Handik landa jo zuen gero, esketik biziz. Esertzeko esan zion; eta gero horrela mintzatu zitzaion (...). Gero ere bai. Maizago hasiera hartan gero baino.
2 iz. Etorkizuna. Ik. geroaldi. Bizi zuhurki, ez ahantz geroa. Gerorik gabeko asmoa. Lehena, oraina eta geroa. Geroak esan beza: "Herri bat izan zen". Geroaren beldurrez. Hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik.
3 Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza. Ederra da, gero! Gogorra zuen burua gure mutilak, gero! Baina nola egin, gero! Horixe ez, gero! Ez dakizu zuk gutxi, gero! Are gutxiago egilea —nolakoa, gero!— hilik dagoenean. Ez niri gezurrik esan, gero! Ez, gero, nire ondoren ibili, asko ibili ohi diren bezala. Berriketa gutxi, gero, niri. Baina neurritik kanpora ez, gero, hemen hasi. Sarrera debekaturik dago: kontu, gero!
[Oharra: Euskaltzaindiak, bilera eta gero esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Geroa, alferraren leloa. "Gero" dioenak "bego" dio. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak. Ohakoan dena ikasten, nekez da gero ahazten. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari. Urdeok hilez gero, bareok induska. Urtarrila bero, zinkurinak gero. Zakurra kenduz gero, amorrurik ez.

Aztergaia: gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gero, geroaldi

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eta gero (partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren; *bilera eta gero e. bileraren ondoren), -(e)z gero, geroago, geroago eta... -ago, geroagoko, gero eta... -ago, geroko 1 izlag.: geroko bizitza. 2 adlag.: egitekoak geroko utzi , gerora, gerorako, geroztik(ak)o. // EArauak 26: "1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero. 2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero. 3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira...".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: -ez geroz , -ez geroztik, geroago... -ago , geroan , gero arte , gerokoan, gerokotz , gerotik gerora , geroxe , geroz , geroz eta... -ago , gerozko ; eta geroko azpisarreran beste bi adibide gehituz: gero gerokoak; gerokoak gero.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

geroko; gerora; eta gero (partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: "bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren", baina "*bilera eta gero"); -(e)z gero; gero eta... -ago; geroago, geroagoko; geroago eta... -ago; gerora; gero(ra)ko; geroztik(ak)o

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: sartu -> Geroakgarren(ean). Geroan (en un futuro).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): geroagogarrenean, gerotan eman (‘epera ordaintzeko eman’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko, baina jasoko dira lantaldeak proposatuak (abisu-oharra isilduz) eta gero ere azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.