Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza faro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

faro
1 iz. Itsasargia. Munduaren azken muturreko faroa.
2 iz. Autoetan, aurreko argietako bakoitza. Ik. auto argi. Egun, auto gehienek dute faroen altuera egokitzeko mekanismoa.

Aztergaia: faro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fara IE 1: Hb Esk ("Baionako zubia, fara Kaskoinena?"); faro G 1: Lasa Poem ("Masopak / mendebalderuntz / ihesi joan direla, / faropeko harrien ondotik iraganaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira faro (eta faru 1) 21: a) autoarena: A. Arkotxa: "Abenidako lanpaderek eta autoen faroek ez dituzte izarrak dirdiratzera uzten", "Zer itxura ukan ote lezakete hiriek, supituki alimaleko elektrizitateko pana batek, hiri guzietan, munduko hiri guzietan, farola, argi-baso, autoen faro, lanpa-elektrika, lanpa-halogeno eta neon guziak itzal balitzake?"; BAtx Gizona: "Karreteratik atera eta galtzadatik hotelerantz hartu orduko, Miniaren faroek STOP seinale portatil bat argitu zuten"; b) itsasertzekoa: M. Pagola: "Honek egin dezakeen gauza bakarra, harropuzkeriarik gabe, herriaren faroa dela uste gabe, eta aginte goserik gabe, hauxe da: basakeria berandutu"; Elhuyar 3, adib.: "Itsas lapurren kaitik farora doan beste bideren bat aurkitu eta marraztu"; Saioka/3: "Faro baten argi diztirak beha itzazue"; F. Juaristi: "Gazteluak eraikitzen zituen, piramideak, faroak, operarako antzeztokiak, behatzak oso azkar mugieraziz"; Etxde: "Hurrengo egunean, Mary farora joan zen bizitzera, eta Allen, morroi zaharra, Izarte-ko bentara aldatu zen"; IMuj: "Ezberdin begiratuko die tamaritzen enborrei, Santa Mariaren atariari, Igeldoko faroari..."; BAO 1992: "Faroak, linternak, ispiluak eta bestelako argi iturri artifizialak erabiliz"; Egin 1993 9, adib.: "Galeako faroa utzi eta bere etxea hustutzeko agindua eman dio gobernari zibilak Gorka Uriarteri", "Bermeoko Lamiaren Puntako faroa, berriz, gasik ez dutelako itzalirik dago aspaldidanik eta ez dirudi dirurik izango denik berriro piztu ahal izateko", "Sindikatu abertzaleak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo faruak direla eta, hartu diren neurriak salatzeko"); farozain 14, bi testutan: J.M. Iturralde 3 (adib.: "Irla Bakartiko farozainak badaki, aspalditik jakin ere, abots batek gidaturik doala marinela"), Egin 1993 11 (adib.: "Farozainik ez dago jada gure kostaldean", "Arrantzaleek eta itsasgizonek urtetan gidari izan duten itsasargiaren iraupena arrisku bizian dago orain arte farozain izan direnen ustetan", "Farozainen lan-egoera bat dator, erabat, itsasertzeko segurtasunarekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faro : DFrec 2, AB38 9, AB50 4 (hauetan f. madarikatu), HiztEn, LurE, Euskalterm 11 (hauetan aurreko faroak halogenoak, aurreko lainotako f. gehigarriak, f. halogeno, f.-garbigailu, faroen altuera barnetik doigarria, haizetakoak eta faroak gabitzeko depositu, lainotako f.); farozain : AB50 2, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "faroa = faro"; "farozaina = farero/a" // EEgunk: "faro h. auto-argi / itsasargi".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Larz VII: faro 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faro : EuskHizt ((1977) [erd.] Itsasargia), HiruMila, ElhHizt (1 faro (para guiar la navegación); 2 Autom. faro), EskolaHE, Lh DBF (1 tribart ou collier en bois que le bétail porte autour du cou; 2 bracelet. S'emploie de préférence au pluriel: faroak. Syn. esku muthurrekoak), DRA ((L-s) Horca o estrovo que lleva en el pescuezo el ganado; 2 brazalete), PMuj DVC (L = estrobo para el ganado); farozain : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC ('farero') // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal faro / phare formen ordainak: HiruMila: faro, itsasargi, argidorre // ElhHizt: 1 itsasargi (itsas ertzekoa soilik); faro (oro har); 2 Autom. (aurreko) argi, faro // Lur EG/CE eta EF/FE: itsasargi // XarHizt: itsasargi; (de voiture) auto-argi // Casve FE: (port) itsasargi, argitorre; (véhicule) bidargi, otoargi; (fig.) argi, gidari, biderakusle // HaizeG FB: (port) itsas-argi, argi-dorre, kai-argi; (véhicule) bidargi, auto-argi, (de pêche) arraintzargi; (au (fig.) guide) argitzale, vida-erakusle // T-L LBF: argi-dorre, itsas-argi; de véhicule, bidargi; pharillon de pêche, arrantzargi // PMuj DCV: 1 faro costero = itsas-argi, argi-dorre; 2 faro de vehículos = bid-argi, auto-argi; 3 faro urbano = kale-argi, erri-argi; buque faro = gida-ontzi; faro de puerto = kai-argi; 4 (fig.) luz, guía = argi, gidari, bid-erakusle // Azkue Aurkibidea: haro (l).

Erdaretako formak

OfQuLF: tour ayant une source lumineuse à son sommet pour guider les navires || Pharos || île d'Égypte, près d'Alexandrie, où l'on a construit une telle tour au IIIe siècle avant Jésus-Christ.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

autoargi, faro

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "faroa = faro" / EEgunk: "faro h. auto-argi / itsasargi".

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "itsasargia esateko erabili beharko litzateke nire ustez, ezin dezakegu gaztelaniazko zabalkunde semantikoa onartu eta autoargi esateko erabili" (1995-06-29)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.