Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezpata bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezpata
1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jota hiltzea hobea zela urkabean hiltzea baino. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.
2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga. Ezpata ondoan ipintzen dute lihoa.
3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria. Orgaren gibeleko ezpatan jats zahar bat ezarri zuen.
4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.
5 iz. Eskrimako modalitatea, ezpata erabiliz egiten dena. 2010eko Munduko Eskrima Txapelketako taldekako ezpata proba.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Beldurti denaren ezpatak punta motz. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs.

Aztergaia: ezpata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txanka-ezpata. Sota de espadas. "Txanke espati(a) baño argala(go), para decir de alguien que es flaco" Etxabu Ond.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpata: X. Diaz (“AZTIA.- Bateko ezpata. Kaltegarria da hori arriskua dakar eta. ERREGEA.- Arriskua norentzat? AZTIA.- Aurreko kartarentzat, Printzesarentzat”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezpata: HiztEn, LurE (eta zazpiko ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: ezpata, (el siete de espadas) zazpiko ezpata; ElhHizt: ezpata, (le tocó el as de espadas) batekoezpata tokatu zitzaion; HiruMila: ezpata, (rey de espada) errege ezpata.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'arma'. 2 'lihoa zehatzeko lanabesa'. 3 (orgarena). 4 'karta-jokoko saila'. // AS: ezpata(-)arrain: Xiphias gladius, ezpata(-)belar Carex pendula , ezpata(-)dantza, ezpata(-)dantzari.

Ik. ezpata sarreran "4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena. Zazpiko ezpata. Zaldi ezpata" — Zaldun?

Cf. aipatuetan biko ezpata, hiruko ezpata, lauko ezpata, seiko ezpata txoteko ezpata, txanka-ezpata, zaldun ezpata, zalduneko ezpata, errege ezpata.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezpata-joko , ezpata-lore , ezpata-sagar .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehaztean, kartetakoa kontuan hartu, eta adibide gisa hiruko ezpata sartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezpataka; ezpata-arrain (53.9: Xiphias gladius); ezpata-belar; ezpata-dantza; ezpata-dantzari

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezpata-sagar, ezpataburu: grafiaz biak berdin idatzi beharko lirateke. Edonola ere, OEH-ren arabera ez dira sinonimoak. Lehena ezpataren heldulekua babesteko pieza biribila omen da, eta bigarrena, aldiz, ezpataren heldulekua bera, eskuz hartzen dena. Biak utzi, esangurak jarrita.

 - [E116]: ados, eta ezpata(-)buru eta ezpata(-)sagar forman eman daitezke, azpisarrera gisa; adieretan, argia da lehenaren 'ezpataren heldulekua'; bigarrenaren adiera, ordea, 'ezpataren heldulekua babesteko pieza biribila' da, ala 'ezpataren heldulekuaren muturreko bola modukoa'? Cf. "petite boule au bout de la poignée d'une épée" (Larousse); "tête arrondie de la poignée (d'un sabre, d'une épée)" (Le P. Robert). Euskaltermen, adib., sagar hori bera ikusi dut balkoietako edo ateetako helduleku mota bat adierazteko proposatua. Ikus ondokoa.

 - Erabakia: (2009-06-26) Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak erantsiko zaizkie lehen itzulikoei, baina bere soilean aipatuko dira ezpata(-)joko eta ezpata(-)sagar, lehenaren oharra ezabatuz eta bigarrenaren adiera zehaztu gabe: ezpata(-)joko; ezpata(-)lore Gladiolus sp.; ezpata(-)sagar.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): ezpata 1 iz. (arma). 2 iz. 'lihoa zehatzeko lanabesa'. 3 iz. (orgarena). 4 iz. (karta-jokoko saila): hiruko ezpata.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.