Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezagutu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezagutu, ezagut, ezagutzen
1 du ad. Gogoan zerbaiten berri izan edo zerbaiten ideia eduki; norbaiten edo zerbaiten berri jakin. Ez dut hitz hori ezagutzen. Ezagutzen ditut arazoaren zailtasunak. Lan handi honetarako hautatua zela ezagutzeko argia Jainkoak eman zion. Inork ez du bere burua ongi ezagutzen. Sakonki ezagutzen ditu Lizardiren lanak. Ez du lehendik ezagutzen genuen bidea aurkitu besterik egin. Gizakiak oraindik sua ezagutzen ez zuenean. Lurraldea hobeki ezagutzeko. Ongia eta gaizkia ezagutzeko adinbat jakituria. Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz hitz egiten.
2 du ad. Norbait nor den gogoan izan edo ohartu; norbaitekin halako harremana izan. Kalean ikusi dut, baina ez nau ezagutu. Berehala ezagutu nuen. Ahotsagatik ezagutu zaitut. Ezagutzen dut, baina ez asko. Eskolatik ezagutzen dut. Norbait bistaz ezagutu. Donostian ezagutu nuen. Zure anaia atzo goizean ezagutu genuen.
3 du ad. Onartu, aitortu. Ezagutzen dut huts egin dudala. Ezagutu du oker zebilela. Gazteek ez omen dituzte gure alde onak ikusten, ez omen dute ezagutzen egin dugun lanaren balioa. Erdaldunek ez diote ezagutu ez aitortu Larramendiri gaztelaniak dion zorra. Aitak semetzat ezagutu eta etxean hazi zuen. Erregetzat ezagutu nahi ez zutelako.
4 du ad. Sexu harremanak izan. (Bereziki, Biblian eta kideko testuinguruetan erabiltzen da). Nola daiteke hori?, nik ez baitut ezagutzen gizonik.

Esaera zaharrak

Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena.

Aztergaia: ezagutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezagun, ezagutu

Euskaltzaindiaren Arauak

ezagutu, ezagut, ezagutzen. du ad. 1: zure anaia atzo goizean ezagutu nuen. 2: ezagutzen dut huts egin dudala.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezagutzera eman .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezagutu, ezagut, ezagutzen

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.