Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza etxe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

etxe
1 iz. Gizakia bizitzeko prestatzen den eraikina. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea. Plazako etxeak. Auzoko etxe batean. Etxe multzo, sail, lerro bat. Etxe aurrean, barnean. Hiru solairuko etxea. Bi bizitzako etxea. Etxez etxe. Etxe handia, txikia, ederra, dotorea, zaharra. Etxe bat egin, eraiki. Etxe bakartu bat. Apaizaren etxeko tximinia (Ik. etxeko). Etxeko atarian. Fruta saltzen egon ohi zen, etxe kantoi baten kontra. Haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzate jaiotzak. Etxe inguruko bazterrak arakatzen.
2 iz. Norbait bizi den etxea edo etxe zatia. Gure etxean. Ez dago etxean. Zure senarra etxean al da? Etxean gelditu. Norbaiten etxean sartu. Etxera joan. Hartu zuten mutilok etxera bidea. Etxerako bidean. Norbaiten etxean ostatuz egon. Etxea erosi, saldu, errentan hartu. Hasi naiz etxe garbiketan. Etxez aldatu dira. Etxea garbitu. Norbait jaio den etxea. Etxean eta kanpoan.
3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Bilboko Ellakuria etxean.
4 iz. Etxea familiaren egoitzatzat hartua. Etxe oneko alaba. Etxe honetako nagusi jaunak. Guraso edo etxeko buru bazara, begira ondo zelan dabiltzan zure umeak. Etxe txakurra. Etxea ongi gobernatu.
5 iz. Mintzatzen denaren edo aipatzen denaren herria. Etxeko erdaldunak eta erdaldun etorkinak. Etxean bezain eroso sentitu nintzen Parisen. Etxeko tenislariak indartsu US Open-ean. || Zaragozak etxean hartu zuen Athletic taldea.
6 iz. Enpresa. Valverde etxeak liburu hau argitaratzean egin duen lana.
7 iz. Dinastia bat edo leinu bat osatzen duten pertsonen multzoa. Habsburgoko etxea. Tudor etxea. Daviden etxe eta etorkikoa.
8 iz. Tresna bati eusteko erabiltzen den egitura. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. barauts etxe; golde etxe.

Esaera zaharrak

Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Baserritar kalezale, etxe-hondatzaile. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Errementariaren etxean zotza burruntzi. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa. Etxe hutsa, aharra hutsa. Etxeko sua etxeko hautsaz estal. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Herrik bere lege, etxek bere aztura. Kanpoan uso, etxean otso. Soinulariaren etxean, oro dantzari. Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

edifizio, etxe; eroetxe; erostetxe handi; gudaletxe, kuartel, kaserna; herri-etxeak; herriko etxe, udaletxe; jatetxe; kafetxe; kontsuletxe; postetxe; telefonetxe, (urrutizkinetxe); telegrafetxe, (urrutidaztetxe); udaletxe, herriko etxe; herriko etxe, udaletxe; telefonetxe, urrutizkinetxe; telegrafetxe, urrutizdaztetxe

Jatorrizko forma

bainuetxe; basetxe; diskodenda, diskoetxe; egotetxe, egoitza; fotografi etxe, argazki etxe; gestoretxe, gestoretza; ikastetxe, kultur etxe; kultur etxe; museo, (erakustetxe); udaletxe, herriko etxe

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etxe(-)abere, etxeko jaun.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: etxe-aitzin , etxe-aurre , etxe-bazter , etxe-bizkar , etxe-galgarri , etxeko lan , etxe orratz , etxerako , etxe-sartze , etxe-uso .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: sartu etxe behere.

 - [E116]: ez ditut aurkitu OEHko azpisarreretan, eta ez dituzte horrela lematizatu XX. mendeko corpusean, eta, lehen kolpean, guztiz arruntak eta libreak direla pentsatu dut bikoiztapen hauek ("amredita arruntak" izenaren pean ageri dira gure Hitz-elkarketa/4 liburuan, 48-49 or.); baina gero ikusi dut, hauetako batzuk azpisarrera gisa aipatu genituela lehen itzulian (ik. bidez bide, erdiz erdi, eskuz esku, hurrenez hurren, orpoz orpo, parez pare; ez dut aurkitu, ordea, kalerik kale bezalakorik). Beraz, ez dago etxez etxe modu berean jasotzeko eragozpenik; etxerik etxe jasotzeko, berriz, kontu handiagoa izango nuke, lehen itzulian horren parekorik eman ez dugunez. Ni, sartzearen alde naiz. Baina zuek esan. Etxe behere horri dagokionez: OEHtik irten gabe ere, ugariak dira etxe-x osaerako formak, baina ez dut horien artean etxe behere ikusi. Niretzat arrunta da, nirea ma zena "Etxebeherean" sortu baizten, baina informazio hobea eskain dezake E103k, eta oinarri hobea izango dugu orduan, zerbait esan ahal izateko. Zuek esan.

 - [I202]:  etxez etze; etxerik etxe. Satrustegiren idatzietan ageri da: etxerik etxe mundu guztira heltzen da bake horren berri.

 - Erabakia: (2009-03-26) ez aipatu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.