Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eskola bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eskola
1 iz. Lehen irakaskuntza irakasten den ikastetxea; gai berezi bat irakasten den ikastetxea. Ik. ikastola. Eskolako atean. Sei urterekin hasi zen eskolan. Eskolako haurrek ere badakiten gauza. Eskolan aurrera nindoala. Herriko eskola. Zeanurin eskola bat baizik ez zegoen. Lehen Hezkuntzako eskola. Lanbide eskola. Algortako bertso eskola. Antzerki eskola. Eskolako gelak. Igande eskoletan Biblia irakasten da. Eskola-urtearen lehen egunean. Eskola saria. Derrigorrean eraman du eskolara.
2 iz. Eskolan ikasten diren ezagutzen multzoa; irakaskuntza. Ik. eskolagabe. Eskola gutxiko, eskolarik gabeko gizona. Eskola ikasteko gaitasuna. Artzain nintzenean ikasitako eskolak esaten didanez. Ez dute eskola handirik izan. Eskolaz ongi jantziak. Nire lehenbiziko euskal eskola gure sukalde hura izan zen. Baserritarrentzako eskola. Halakoen eskola sinets bageneza.
3 iz. Irakaskuntza-iturburua. Bizitza da eskolarik onena.
4 iz. Irakasle batek gai jakin bati buruz ematen duen irakaskuntza-saio bakoitza. Fisikako eskola hamabietan. Goizeko eskolak bukatzean.
5 iz. Maisu baten gidaritzara biltzen diren edo doktrina berari jarraikitzen zaizkion idazle, artista eta pentsalarien multzoa. Alexandriako eskola. Rubens-en eskola. Eskola klasikoa. Ba al dugu musikan euskal eskolarik?

Aztergaia: eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hitz-elkarketako lehen osagai gisa, eskola- osoa ageri da nagusiki (eskola buruzagi, eskola gai, eskola gidari, eskola liburu, eskola maisu, eskola mutil; eskola-lagun, eskola-liburu, eskola-maisu, eskola-mutil, eskola-na(g)usi; eskolaldi, eskolamaisu, eskolamutil, etab.; ikus, gainera, eskolabako, eskoladun, eskolagabe, eskolagin(tza), eskolategi, eskolatu); eskol- konposatuotan jaso da: eskolemaile (HU Zez, JE Bur, JE Ber, Ardoy SFran, Casve SGrazi), eskolemailego (JE Bur), baina eskola emaile (Hb Esk, Hb Egia, HU Aurp, Ardoy SFran, StPierre), eskola-emaile (HU Zez, HU Aurp, JE Bur); eskol etxe (Laph), eskol-etxe (Laph, Etcham, Zub), eskoletxe (HU Zez, HU Aurp, JE Bur, JE Ber, Erkiag Batb), baina eskola etxe (HU Zez), eskola-etxe (HU Aurp); eskol-haur (Mde Pr; eta eskola-haur ); eskolume (Erkiag Arran, Munita), baina eskola ume (Apaol, Enb), eskola-ume (EusJok, Uzt Noiz, Vill Jaink)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskol etxe 1 (EB), eskol-etxe 1 (G), eskoletxe 2 (EgAs), eskola-etxe 1 (G), eskola etxe 2 (IE); eskolemaile 3 (IE), eskola emale 1 (EB), eskola-emaile 6 (EgAs); eskoletxe 2 (EgAs); eskolume 5 (EB-EgAs), eskola ume 4 (EB-EgAs), eskola-ume 1 (G); eskolapostu 8 (EgAs); eskolarteko 6 (EB-EgAs); eskolaurre 63 (EB-EgAs); ikus, gainera, eskoladun (6), eskolagintza (3), eskolaketa (1), eskolakide (3), eskolakuntza (1), eskolazale (1)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskola, ikastola (42. or., tit.)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eskola(-)etxe, eskola(-)ume.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: escuela, colegio; eskola-egutegi: calendario escolar; eskola-graduatu: graduado escolar; eskola-ordu: hora de clase; eskola-orduak: horario escolar; eskola-porrot: fracaso escolar; eskola-ziurtagiri: certificado de escolaridad; eskolaz kanpoko: extraescolar; eskolaz kanpoko ekintzak: actividades extraescolares; eskola-egun: día de clase / HitzIrud: "eskola = clase (dar o tomar clase)"

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eskola ebatsi , eskola-emaile , eskola-maisu , sasi-eskola egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eskola-etxe, eskola-ume

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eskola da, noski, hobestekoa, bai eta hitz elkartu berrietan ere, baina eskolume (cfr. basurde< *basaurde) eskolemaile edo eskoletxe (cfr. otserri, otseme, banketxe) hitz aspaldian eratuetan nik neuk horrelaxe utziko nituzke, horiek eskola-ume eta eskola-etxe idaztea etimologietara jotzea da eta. Azken batean, hitz horietan ez da azken a galdu, -a-u- eta -a-e- elkarketak monoptongatu baizik, ohiko euskal fonetikarekin bat etorriz" (1995-01-25)

 - [K201]: "Komeni da adibideok ematea: piano eskola, eskolak eman, eskolak hartu; ea "klase"ren uholdeari hesiak jartzeko modurik baden!" (2005-10-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.