Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza elkarbizitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

elkarbizitza
iz. Elkarrekin bizitzea. Ik. bizikidetasun. Elkarbizitzarako arauak. Elkarbizitzak sortzen dituen arazoak konpontzeko. Elkarbizitza baketsua.

Aztergaia: elkarbizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "elkarbizitza"

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. bizikidetasun, bizikidetza.

Elkarketa desegokia egin da

elkar- 'elkarrekin'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Badakit osaerari dagokionez egokiagoa dela proposatzen dena, baina elkarbizitza-k ere bidea egin du, bai literaturan eta bai komunikabideetan. Egia esan ez dakit nola jokatu; beste modu batera esanda, garaiz ote gabiltzan elkarbizitza-ri atea ixteko".

 - [E208]: "Elkarbizitza: bere horretan utzi behar da, convivencia, vida en comun eta vida comunitaria kontzeptua ez baitira sinonimoak".

 - [E116]: "lehen itzulian ere asko eztabaidatu genuen hau, eta irtenbide egokia aurkitu genuelakoan geunden (hala nengoen ni behintzat). Aski harrera ona izan du orduko proposamenak, uste dudanez; hau da, lehenago elkarbizitza erabiltzen zuen jende askok ikasi eta erabiltzen duela gaur bizikidetza. Aitortu behar dut, hala ere, nire ustea dela hau, eta nekez froga dezakedala, nahiz eta adierazgarria iruditzen zaidan gaurko prosan ikusi dudana: elkar-bizitza moduko 172 daude, batetik, eta, bestetik, bizikide(tza) moduko 193 (adierazgarria iruditzen zait datua, berriagoa izanik ugaritu baita bigarrena, bide luzeagoa egina zuen lehenengoaren kaltetan). Eta MAk bezala, nik ere ez dakit "garaiz ote gabiltzan elkarbizitza-ri atea ixteko", baina ireki ere nioke egingo, idazleek nondik jotzen duten ikusi arte, ez irekitzeak ez baitu nahitaez ixtea esan nahi. XK-k dioena ere egia da, baina ez da egia osoa: gauza eta kontzeptu desberdinak dira aipatzen dituenak, baina askoz gehiago dira aipatzen ez dituen kontzeptu desberdinak, eta askoz gehiago horiei dagozkien adierazleak (elkarte-bizitza edo elkarrekin bizitze datozkit burura, neke handirik hartu gabe); hau da: bestela eta hainbat modutan konpontzekoak dira edo izan litezke erdarazko en com(m)un edo comunitario / communautaire formen ordainak eta parekoak".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerro osoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elkarbizitza".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.