Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza elkar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

elkar
izord. Elkarrekikotasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Perpauseko beste osagai bati dagokio beti, eta osagai horrek plurala izan behar du. Mugagabean soilik erabiltzen da, eta aditzean dagokion marka singularreko eran agertzen da beti. elkar eta elkarri formei dagokien osagaia perpausaren subjektua da; elkarrekin, elkar(ren)gana, elkar(ren)gandik eta kidekoei dagokien osagaia subjektua edo objektua izan daiteke). Jonek eta Mirenek elkar maite dute. Gizakiok elkar hiltzen dugu. Hurrengoan elkar ikusten dugunean. Bi dohain horiek, ordea, elkar ezin ikusi dutenak dira. Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue. Elkarri begira. Aita eta semea elkarrekin etorri dira. Ordukoak eta oraingoak elkarrekin erkatuz. Ez dute zer ikusirik elkarrekin. Bi lanok elkarrekin berdintzea ezinezkoa da. Gurasoek elkarrekin ikusi gaituzte (gu). Gurasoak elkarrekin ikusi dituzte (umeek). Bil itzazu belar gaiztoak multzoka, erretzeko elkarrekin. Elkargana hurbildu zirenean. Elkarrengandik urrun dabiltzanak. Etsaiek elkarrengandik urrundu gaituzte. Elkarrez gaizki esaka. Elkarrenganako maitasuna. Elkarren antzeko bi hitz. Baina hemen elkarren berri badakigu. Elkarren besotik dabiltza. Elkarren etsai direla. Elkarren artean eta elkarren laguntzarekin. Elkarren lehian dabiltza. Elkarren ondoan jarri. Elkarrentzako karitatea. || (Elkarrekikotasunik adierazten ez duten testuinguruetan). Urteak elkarri darraizkio. Eragozpen-debekuak elkarren gainka metatuz. Elkarren atzean, hirurak errenkadan. Elkarren gainean pilaturik baitaude aldizkariak eta egunkariak.

Aztergaia: elkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elkar, elgar, alkar [elkar hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elkar aditu , elkar-aditze, elkar hartu , elkar-hartze, elkar-jotze .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "elkar-aditze, elkar-hartze, elkar-jotze: Ez dut marra beharrik ikusten" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: elkar jo. Aditza falta da".

 - [E116]: "arrazoi du AUk, bitxia baita elkar-jotze eratorria-edo ematea, eta elkar jo oinarria eman gabe uztea. Baina ez dakit zein den irtenbidea: elkar jo hiztegian jasotzea izan liteke bat; baina, arrazoi berberagatik, horrelako pila jaso liteke (elkar gorrotatu / iraindu / lotu / maitatu, ohoratu... eta nahi adina), eta horiek "eraikuntza libreak" direla esan ohi dugu, libreki eratzen baitira, gramatikazko baliabideari tiraka. Egokiagoa edo zuhurragoa izan liteke elkar-jotze bera hiztegitik kentzea, zeharka bezala iritsi baita hiztegira (baztertu duen elkar-joka formaren ordain gisa aipatu du lantaldeak, oharra eginez: "izen gisa egokiagoa da elkar-jotze", elkar-joka baino egokiagoa dela, alegia). Proposamena: kendu elkar-jotze azpisarrera (eta ez aipa oraingoz elkar jo)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.