Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ekonomia sarrera bakarrean aurkitu da.

ekonomia 1 iz. Gizarte bateko ondasunen ekoizte, banatze eta erabiltzearekin loturiko gertakari eta arazoen multzoa. Euskal ekonomiaren egungo egoera. Ekonomia kapitalista. Ekonomia irekia. Merkatu ekonomia. Ekonomia saila. Eskualde baten ekonomia-egitura. Ekonomia-baliabideak. Ekonomia eta gizarte arazoak. Europako Ekonomia Erkidegoa.

2 iz. Giza premia materialak, ondasun urriak erabiliz, asetzeko metodorik eraginkorrenak aztertzen dituen zientzia. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia irakasleak esan du.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06