Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ego bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ego
1 iz. psikol. Norbanakoaren atal kontzientea, gertakari fisiko, psikiko eta sexualen erreferentzia puntua dena. Ik. ni 2. Gutako denok sinesten dugu badugula ego bat, norbera bat.
2 iz. Norberaren buruaren gehiegizko estimua. Jakina denez, munduko zuzendari gehienen egoa ez da haien gorputzean sartzen. Ez dadila nire egoa oztopo bihur.

Aztergaia: ego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): ego 74: Deia (“herriaren egoa baitago jokoan”), Consumer 4 (adib.: “Kritikarien artean ere badira ego handikoak?”, “Sukaldarien egoak”), Berria 35 (adib.: “Ez dakit bere egoa baretzeko nahikoa izango den”), EiTB (“Aktoreen egoak borroka latzak sortuko ditu”), Jakin 2 (“Egoa, nia...”), Argia 29 (adib.: “bakoitza bere ego, mania, helburu eta miseriekin”), DiarioVasco 2 (adib.: “Horren emaitza irakurlearekin partekatzeko edo egoa elikatzen jarraitzeko?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ego Berria 22 (“Reeden karismak eta talentuak eta Caleren esperimentazio nahiak bat egin zuten, eta bien arteko ego borrokak utzi zuen bitartean, handik musika bizi, iraultzaile, eder eta irekia sortu zen”), Edorta Jimenez 5 (ego eta alter-ego formak), Karlos Zabala 2 (“askoz hobeto ego-arentzat”), Patxi Iturritegi (“Noizean behin haren ego zapuztuak masajetxo bat behar izaten du terapia moduan, hori da dena”), Pako Aristi (“Chavez oso pertsonalista da, ego izugarria dauka”), Iñigo Aranbarri (“Izango da iragan epikoagoak liluratuta, Amical Mauthausen elkarteko lehendakari ohi Enric Marco-k bezala, "horrela jendeak gehiago entzuten didalako", gezurretako alter ego-rik asmatuko duenik”), Pello Salaburu (“"ego-a" elikatzen dute”), Jose Angel Irigaray (“ego hanpatua, narzisismoa”), Anjel Lertxundi (“iritzi publikoaren txaloek poetaren ego zalapartatsua hauspotu dute”), Joseba Zulaika (“Super-ego abertzaleari bere bizitza osoa entregatzearen kulpa garbitzeko agian, Etxebarrietak ausarkeriaz onartu zuen heriotza”), Koro Navarro (“Izan ere, ego-a adoratzen dute horiek”), Karlos Linazasoro (“hitz egin zuen ego kolektiboaz”), Anjel Lertxundi (“irakasle hori Leandroren alter ego bat dela”), etab.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ego / fr ego: Elhuyar: ego / Nolaerran: ego / Zehazki: ego / Labayru: ego / Adorez5000: ego.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa erabileremua zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.