Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza editore bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

editore
1 iz. Argitaratzailea. Kontuan izan behar da gaztelaniazko editoreek komunitate izugarri handi batentzat argitaratzen dutela.
2 iz. inform. Fitxategi bateko informazioa editatzeko erabiltzen den programa. Testu-editore soilenarekin ere edita daiteke XML dokumentu bat.

Aztergaia: editore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

editore 55: a) A. Zelaieta ("Fabrika honetan lan egiten zuen, eta egiten du, Trifón Etxebarria euskaltzale borrokalari eta Minotauroren editorearen anaiak"), I. Sarasola ("itzulpena separatan edo maila askoz apalago batetan egingo zela agindu zidan ere editoreak"), J.M. Torrealdai 2 (adib.: "Aho batez aitortzen dute denek, editoreek eta autoreek, abenduko Durangoko Azokakoan gertatu ohi den titulu-metatze hori kaltegarria dela"), J. Sarrionandia ("Kriselu sailean Haranburu-Altuna editoreak hirugarren liburua argitaratu du"), Zipristin/6 ("Ia hiru ordu aspergarri itxaron behar izan zituen urduri gela txiki eta estu batetan editorearekin egoteko baimena jaso arte"), P. Unzueta 2 (adib.: "Editore bat nahiko haserre zegoen"), EHAA 1987 ("Euskal ikasliburugintzan diharduten eta beharrezko lege-nortasunez horniturik dauden argitaletxeak eta egile-editoreak izan daitezke soilik laguntza jasotzaile"), M.A. Elkoroberezibar 2 (adib.: "Eskritoreak editoreak behar ditu, baina gozotasun batekin"), Egin 1988 6 (adib.: "Hezkuntza Sailaren jarreraz kezkaturik agertu editoreak"), F.M. Ugarte 2 (adib.: "editorea Leiden-en"), P. Aristi ("Batetik, euren arrakasta profesionala lortu dutenean, editoreak, irakurleak, botoemaileak berenganatu ondoren, droga horrek beste pauso bat ematera bultzatzen ditu"), GomenErab 2 (adib.: "Euskal Herriko Editoreen Elkartea"), J.M. Zalakain 2 (adib.: "edozein kazetariren zorionik handiena, editoreen helburu nagusiekin bat etortzea dela"), AdminEusk 1994 6 (adib.: "Editoreen ikuspuntua"), J. Lartategi ("John Martin editore eta lagunaren esku, idazlan ezagunenak argitaratu zizkion 70eko hamarkadatik aurrera"), Barojatarrak ("Janés editoreak Bartzelona-n antolatzen zuen Eleberri sari internazionala merezi izan zuen"), Galtzaundi 1995 ("editoreak nahiago izan du Elkarren argitaratu norbere etxean baino"), Egunk 1996 ("Gijongo Aste Beltzak, idazleak ezezik, hainbat editore eta kazetari ere biltzen ditu, eta mundu guztian zehar ezaguna egin da urte gutxitan"), A. Zuberogoitia ("Giacomo Feltrineli editore italiarra"), EITB ("Orduan editore zen batek bizi izan zuenalakoa, zuzenean dagoela foko nagusiak leher egin zion eta bat-batean larrialdi fokoaren postea izan beharra suertatu zitzaion"), J.A. Arrieta ("Txalapartako editore eta hala ere adiskideei"); b) I. Eguren 15 (adib.: "Editoretik kanpo, agindua burutzeko balio du", "Logo-ren editoreak erraztasuna eskaintzen du programak idazteko"), Xuxen ("Editorea Xuxen sisteman txertatuta ez dagoenez, hitzak ezin dira egiaztatu editatu ahala"), Informatika 2 ("16 koloreko ikonoa egin nahi dugula adieraziko diogu, dimentsioak 32x32 izanik, eta zuzenean irudiaren editorean sartuko gara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

editore : DFrec 18, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4 (eta testu-editore, editore-muntatzaile) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

editore : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal editor / éditeur formen ordainak: argitaratzaile : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, PMuj DCV; editore : ElhHizt-HiruMila; argitaldari : Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV; argitaratze- : HiztHand; agerrarazle : HaizeG FB, Casve FE (agerrerazle); argitarazle : Casve FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt:- / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

informatikan beharrezkoa dirudi, eta bestetan ere bai (cf. EEE 'euskal editoreen elkartea').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bi adiera aipatzen ditu lantaldeak, eta horiek emateko modua gorago aipatu duguna da, lehenik adiera arrunta jasoz eta gero espezialitatekoa (ik. ebasketa)".

 - [E116]: "Proposamena: editore iz. 1 'argitaratzailea'. 2 Inform.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "editore iz. 1 'argitaratzailea'. 2 Tekn.".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.