Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=dolar sarrera bakarrean aurkitu da.

dolar iz. Ameriketako Estatu Batuetako eta beste zenbait herritako diru unitatea. Hilean 50 dolar irabaziz. 2.700 milioi dolar ordaintzea onetsi zuen atzo Libiak. Hamar dolarreko urrezko txanpon biribil berri bat.

dolar australiar Australiako eta inguruko uharte eta herrialde batzuetako diru unitatea. Behatokia berriz eraikitzeko 40 milioi dolar australiar beharko dira, gutxi gorabehera.

dolar bahamar Bahametako diru unitatea.

dolar barbadostar Barbadosko diru unitatea.

dolar belizetar Belizeko diru unitatea.

dolar bruneitar Bruneiko diru unitatea.

dolar estatubatuar Ameriketako Estatu Batuetako diru unitatea. 20 milioi dolar estatubatuarren truke, nahi zuena egiteko baimena eskuratu zuen Enronek.

dolar fijiar Fiji uharteetako diru unitatea.

dolar guyanar Guyanako diru unitatea.

dolar jamaikar Jamaikako diru unitatea.

dolar kanadar Kanadako diru unitatea. Kanadak 683 milioi dolar kanadar emango ditu, indigenen herrietako osasun zerbitzuak hobetzen laguntzeko.

dolar liberiar Liberiako diru unitatea.

dolar salomondar Salomon Uharteetako diru unitatea.

dolar singapurtar Singapurko diru unitatea.

dolar surinamdar Surinamgo diru unitatea.

dolar taiwandar Taiwango eta inguruko uharte batzuetako diru unitatea.

dolar zeelandaberritar Zeelanda Berriko eta inguruko uharte batzuetako diru unitatea.

dolar zimbabwetar Zimbabweko diru unitatea. Ogia erosteko milioi bat dolar zimbabwetar behar dute Zimbabweko herritarrek.

Ekialdeko Karibeko dolar Karibe itsasoko uharteetan banaturik dauden herrialde eta lurralde batzuetako diru unitatea.

Trinidad eta Tobagoko dolar Trinidad eta Tobagoko diru unitatea.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06