Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza determinante bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

determinante
1 iz. mat. Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa.
2 adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, determinante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori matematikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. determinatzaile; erabakigarri].

Aztergaia: determinante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh35 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu determinante, determinatzaile edota determinatze formarik aurkitu corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira determinante 6 (Elhuyar 4, V. Cortes, Azurm); determinatzaile 8 (M. Pagola, A. Azkona, Azurm, Amatiño, Elhuyar 1985, UZEI, EuskEgoeraIpar, Mintzamena); determinatze 1 (M. Gartzia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

determinante : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1; determinatzaile : DFrec 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 15; determinatze : LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

determinante : HiruMila, ElhHizt; determinatzaile : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal determinante / déterminant formen ordainak: HiruMila: determinatzaile, mugatzaile, zehaztaile, determinante // ElhHizt: determinatzaile, determinante // Casve FE: ekarle, erakarle, mügazale // PMuj DCV: zirt-zarteko, erabateko, bein-betiko, akabailla, azken, eragille, mugarazle, mugatzeko, xedatzeko. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

determinante 1 iz. Mat. Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa. 2 adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, determinante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori matematikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. determinatzaile].

determinante 46: Argia 3 (“Determinantea izan zen lortzea izenik eman gabe ekarpenak egin ahal izatea”), Berria (“Prozesuan osagai armatua lehen mailako elementu determinantea izatetik, bigarren mailakora pasatzeko bilakaera natural bat zegoen”), DiarioVasco 2 (“Ezker Abertzalearen jarrera determinantea izan da”), Elkar 6 (“Nik despreziatu nion liburu hau astrologoari, baina hasi naiz tonto-tonto irakurtzen, eta hau oso determinantea izango da nire bizitzan”), Consumer (“argazki bat osa dezaketen puntu kopurua: hau determinantea da, berez”), Jakin 19 (“Natura ezberdineko osasun determinanteen artean bereizteko, egokia dirudi faktore sozio-kultural, ekonomiko, ekologiko eta instituzionalen arteko ohizko ezberdintasuna azpimarratzea”), UEU 3 (“ekoizpen kostuak murrizteko eta egitasmo partekatuak abian jartzeko ez du gertutasunak funtzio determinanterik jokatzen”); determinatzaile 46: Argia 2 (“Eta subjektu determinatzaile hori nola egiten da? Herria eginez”), Berria 2 (“Orain zentratzen da dena irakurlean, irakurleak du boterea, berak jartzen ditu arauak, blogetan, Interneten, edonon, irakurlea bilakatu da faktore determinatzailea”), Euskal Herriko Agintaritza (“Esparru horretan, ezinbestekoa da adikzioen prebentzio eta arretarako politika diseinatzea, osasunaren determinatzaileak aintzat hartuz eta bizi estiloan eragiteko xedez”), EiTB (“Legez kanpoko immigrazioaren eta harekin batera datozen gaitzen aurka egiteko bihozberak ez ezik txarrak izan behar gara, determinatzaileak izan eta legearen zorroztasuna baieztatu behar dugu”), Elhuyar 2 (“Jakina denez, osasun sisteman eta osasun teknologietan egiten diren inbertsioak osasunaren determinatzaileetariko bi baino ez dira, eta gehienetan ez inportanteenak”), Elkar 3 (“Zalantzarik gabe, euskara euskal nazioaren sinbolo nagusia da gaur egun, eta askotan baita ezaugarri determinatzailea ere, halako moldez non, oso arrunta izaten baita entzutea euskara barik euskal naziorik ez dagoela”), Euskaltzaindia 5 (“determinatzaile zehaztugabea (bat, batzuk, zenbait..!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

determinatzaile 23: Ibon Uribarri 16 (“Esperientzia - baita Humek Metafisikaren aurka erabili zuen esperientzia ere - baldintza horien arabera soilik da ahalgarria, hau da, enpirikoak ez diren legeen arabera, eta beraz, esperientzia orotan oinarri determinatzaile gisa barnebilduak dauden legeen arabera”), Isabel Arrigain 3 (“hitz flexionatua, zehaztapen guztiak berarekin daramatzana, autonomoa da esaldian, eta horrenbestez, askatasun handia dago determinatzaileak edo erlazionatzaileak diren hitz gramatikalak (aditzaurrekoak, preposizioak eta abar) eratzean, eta askotan oso eraketa ez ohikoak gertatzen dira”), Itziar Laka 2 (“Determinatzaileek, Adizkiek eta abarrek ez bezala”)…; Ez dugu aurkitu determinante formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua parte batean mantentzea proposatu da. Orain onartua dagoen Matematika arloko determinante mantentzekoa da. Baina debekua bitan ematea komeni da: batetik, Hizkuntzalaritzan determinatzaile iz./adj. hobesten dela zehaztu behar da; bestetik, adjektibo kategoriako erabilera orokorrerako erabakigarri forma hobesten dela aipatzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. determinatzaile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Matematikarako uztea proposatzen dut" (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu"

 - [E116]: "ados, eta nik ere kendu egingo nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "utzi lerroa dagoen moduan".

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): determinante 1 iz. Mat. 2 iz. (Bestelakoetan erabil determinatzaile).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.