Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bizarzuri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bizarzuri
1 adj. Bizarra zuria duena. Libertatea izan nueneko bizarzuri eta burusoil nintzen.
2 iz. Eguberrietako pertsonaia, Mendebaldeko herrialdeetan Gabon gauean haurrei opariak ekartzen dizkiena. (B larriz). Ostiraletik igandera, anitz tokitan, Bizarzuri eta Olentzero karrikaz karrika eta plazaz plaza ibiliko dira.

Aztergaia: bizarzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizar(-)zuri 10: It Fab ("baña libertadea nueneko izan, bizar-zuria eta buru-solla nintzan"), Gy ("Segur ez zinduken nik erran beharrik; / Etzare egiña ukhaiteko / Bizar zuri bat lekaio!"), Ag AL ("Gizon bizar-zuri ainbeste urtekoa, arrazarik zarrenetakoaren aurkeztaria"), Or ("An zegoan gizon bizar-zuri bat"), Tx ("ta aitona zar bizar-zuri bat trallan duela aurrian"), Ldi IL ("Zortzi-bat-amar bildu diraneko, Roio Vilanova bizar-zuria dugu zutik, itzaren yabe"), Anab Aprika 3 (adib.: "Ostera joan giñan gizon bizar zuriagana, gizon atsegiña ala ere, ta, eskupekoa emanez, etorritako bidetik alde egin genuan", "gizon zaar bat bizar zuria, lurrean exerita"), NEtx Antz ("Aita Jaungoikoa, bizar-zuri, azkenengo"); eta bizar zuridun (eta bixar, b. zuri- zuridun) 4: Ag AL ("Bai, eurak dira, ta onako aitona zaar ule ta bizar zuridunagaz izketan dagoan ori, Pedro Mari Mendiolako iauna berbera"), Kk Ab ("ule ta bixar zuriduna, koronel zana edo ixana"), Or ("gerrirañoko bizar zuridunak erantzun zion semeari") Alzola Atalak ("Bizar zuri-zuridun zaldun zarra bakarrik ikusten da ortuan eta sagastoian, noiz beinka fraide zar bategin berbetan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizar(-)zuri (eta bitxar-zuri, bizarzuri) 10: Euzkadi 1916 ("Bitxar-zuri" #mdash# egile-izengoitia), Kk Ab (OEHko agerraldi bera), ZA ("Bai-dua tapa-tapa mendiz-gora lekaipuru bixar-zurija"), Lab 3 ("Matusalen bizar-zuriren semea", "Nork ez du ezagutzen ereille izan dan aspaldiko napar-euskaldun praille bizar zuri onbidetsu ta langillea?"), J. Sarrionandia ("Zurezko mahai dastatu [sic] batetan bakarrik eseria, bilatu dut gizona, bizar zuri eta azal zimurtua"), J.M. V. de Mendizabal ("Zuek eta zuen mezulari leiala duzuen Bizarzuri jatorrak ez diguzue nire adinekoei hutsik egin"), M. Elorza ("Bizarzuri maitea"), J.K. Igerabide ("Agure bizarzuriak ez zuen zirkinik ere egin bere hatz majikoa galdu zuenean"); eta bizar zuridun 1, P. Ezkiaga ("Agure bizar zuriduna zutik zegoen bere alboan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizar zuri : DFrec 1 ("bizar zuria zutitu egin zen"), AB38 1, LurE (adib. gisa); bizarzuri : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizar zuri : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (adib. gisa); bizarzuri : ElhHizt (izond.); bizar-zuri : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

LBeh (2012-05-30): Bizarzuri 31: Berria 27 (adib.: “animazio zenbait pentsatuak dituzte, bai Bizarzuriri bai Olentzerori lekua emanez“), EiTB 3 (adib.: “Gabon-gauari buruz bestelako ideiak dituzte bai Bizarzurik eta Beleneko Atariaren pertsonaiek“), Argia (“Bizarzuri itxurako xaboia ere banuela maletan“); bizarzuri 2: Berria (“Olentzero, pertsona kapitalista bihurtzeaz gain, bizarzuri kristau moderno antzekoa bihurtu dugu”); Bizar Zuri 49: Berria 33 (adib.: “Olentzero, Bizar Zuri eta Errege Magoak”), EiTB 2 (“Bizar Zuriren Ipuina eskainiko da“), Diario Vasco 14 (adib.: “Getariako haurrek ere Bizar Zuriren bisita jasoko dute“)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizarzuri 15: Herria 9 (adib.: “aurren gastatzeko sasoina beraz, dena Bizarzuri eta Olentzero, ez da segurik besterik aditzen eta ikusten”), Berria 2 (adib.: “Bizarzuriz jantzitako gizon bat Legebiltzar aurrean kateatu zen, eta Poliziak atxilotu egin zuen”), Patxi Zubizarreta 2 (adib.: “horrek pentsarazi zien mutil hura agure bizarzuriaren plazererako zela, haren gutizia bat baino ez”), Koldo Izagirre (“Bizarzuri hori?”), Haritz Gorrotxategi (“herrira itzultzen den agure bizarzuriaren kondaira”); Bizar(-)Zuri 7: Herria 6 (adib.: “Bizar-Zuri edo "Papa Noel" frango harat eta hunat alde bat ibilki, haur ttipiak lilluratuz, Olentzero zaharra ere hasia delarik mendi zoko zonbaitetan bere oparien prestatzen...”), Berria 1 (“Anttonek Vladimirrengandik ikasi du, besteak beste, Ukrainan ez dagoela ez Olentzerorik ez Bizar Zuririk”); badira gehiago baina libreak.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Bizarzuri (Pere Noel*, Papa Noel*). Filmean, erretiroa hartu nahi du Bizarzurik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: bizarzuri / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek kendua: (HBL) bahuvrîhi librea. // Corpusean maiztasun handiz agertu dena Gabonetako pertsonaia da (ikus olentzero arautua).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

bahuvrîhi librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago Eguberrietako pertsonaia izendatzeko. Letra larriz jasoko da osaera arruntetik bereizteko. Bide batez, Olentzero sarrera arautuak ere letra larriz azaldu beharko lukeela aipatu da eta horren berri emango zaio Euskaltzaindiari.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.