Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bitarte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bitarte
1 iz. Bi gauza edo uneren arteko tartea. Ik. arte2. Bitarte honetan ezin konta ahal haur jaio ziren. Ordu baten bitartea. Aski da begi itxi-ireki baten bitartea. Saioen artean hamar minutuko bitarteak eginez. Hilzorian egon zen bitarte labur hartan. Herri hartan bizi zen bitarte guztian. Abere taldeak bihoaz bat-banaka, edo batagandik besteagana zerbait bitarte dutela. Bi etxe haien bitartetik irten da. Abeltegia erre zen, baina etxea ez, bitartean baratzea baitzuten. Haren eta gure hizkeraren artean bazegoen nire eta gaurko zenbait euskal idazle garairen artean dagoen bitartea.
2 iz. Ohiko zereginak albo batera utzita, beste zerbait egiteko hartzen den denbora-tartea. Bitarte batean joango natzaizu bisita labur bat egitera. Hartu dugu bitarte bat zure gutunari erantzuteko.
3 adb. Bitartean; tartean. Debatik hasi eta etxera bitarte. Gizonak gaztak egin bitarte, andreak babak egosi. Gela horretatik atea bitarte, ukuilua. Seiak bitarte ez dadila behintzat etor.
4 iz. g. er. Bitartekoa. Ez zuela haren laguntza baino bitarte hoberik.
5 iz. mus. Bi notaren arteko altuera-tartea. Bitarteak tonuen eta tonuerdien arabera bereizten dira.

Aztergaia: bitarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bitartean, -en bitartez postpos.: X izpien bitartez gorputz barruan dagoen edozer ikusi ahal izaten da.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

bitartean, bitarteko, bitartez, etab.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.